Hitzaldi animalistarekin hasiko du kanpaina Elkarrekin Podemos hautesle elkargoak
Elkarrekin Podemos Ezker Anitza IU Alianza Verdek hitzaldi animalista antolatu dute udal hauteskundeei hasiera emateko. Bihar izango da hitzaldi hori, 18:00etan, Reina aretoan. Sergio Garcia Torres Espainiako Gobernuko Animalien Eskubideen zuzendari nagusiak, eta Maite Gartzia Ontiveros Errenteriako alkategaiak hartuko dute parte.

“Gobernu lanetan izandako lorpenak nabarmen jarri nahi ditugu. Horretarako Eskubide Sozialen Ministerioan landutako animalien ongizaterako legearen nondik norakoak azalduko ditugu” esan dute hautesle elkargotik.
Animaliak zaindu eta besteko duten konpromisoa “sendoa” dela esan du bere aldetik Gartziak, “horren adierazle da Errenteriako Udalean animaliak edukitzeari buruz sustatu dugun ordenantza edota Estatuko animalien ongizaterako legea”. Azken hori izango da biharko hitzaldiaren ardatza, “haren inguruan eraikitako gezurrak desmuntatuko ditu Sergio Garciak”.
Garciaren bisita ez da mugatuko arratsaldeko hitzaldira; goizean Miauka elkartera joango da udalerrian animaliekin egiten duten lana lehen eskutik ezagutzera.