Asteburu honetako hiru egunetan ekitaldi bana antolatu dute. Hurrengo astebururako egitarau mardula osatu dute.
Bi igogailuk osatu dute egi bihurtutako azken proiektua, Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak batzeko.
Kultura Aniztasunaren Nazioarteko eguna izango da hilaren 21ean, eta horren harira zortzigarrenez, 'Errenterian 11 kolore' jardunaldiak egingo dituzte. Gaur aurkeztu dute Alaberga auzoan ondu duten egitaraua.
Horien kultiborako erabiltzen diren soka konpostagarriak sortu ditu zentro teknologikoak. Gaur artekoak plastikozkoak ziren.
Kimuekin hasi eta beteranoekin buka, Pasaia Kayak taldeko kategoria guztietako kirolariak aritu dira lehian azken asteburuan.
Sagardotegi menua eskainiko dute larunbateko herri afarian. Horren segidan, musika, edaria eta gaueko parranda.
Aurtengo Jostakeitan egitasmoaren lehen saioa egin zuten atzo Goiko Plazan. Aisiaz, euskaraz eta familian gozatu zuten bildu zirenek.
Musikaste Euskal Musikaren Asteak datorren asteartean hasiko du bidea. 51. ekitaldia izango du aurtengoa, eta ekitaldiro egiten duen moduan, honakoan ere, kalitate goreneko artistekin ondu du egitarau zabal bezain aberatsa.
Igandean izango da hirugarren eta azken etapa, eta Donostia izango du abiapuntu eta helmuga. Jaizkibel eta Gurutze igoko dituzte txirrindulariek.
Ereintzaren emakumeen talde nagusiak Ohorezko Zilarrezko Mailara igotzeko igoera fasea jokatuko du asteburuan herrian.
Ezohiko batzarrera deitu du ekainaren 2an, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian.
Antolatutako bisitak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko ditu Fanderiako errotak hilaren 14an, bi euskaraz eta bat gaztelaniaz, zehazki.
Orratx! Antzerki Taldeak ez dio hutsik egingo urteroko estreinaldiari. Hilaren 20 eta 21ean taularatuko dute 'Ai, ai, ai, badatorrela!' lan berria herrian.
Kuxkuxeroak egitasmoaren barruko saioak egingo dituzte datozen egunetan Oarsoaldeko lau herrietan. Lehenak bihar (ostirala) dira.
Apirileko saioan 37 odol poltsa jaso zituen, antxotarren ekarpenei esker, Odol Emaileen elkarteak. Jende gaztea behar dute.
50 proposamen baino gehiagoko bideorria aurkeztu du Joxean Sanchez Lezoko PSE-EEren alkategaiak. "Berme" direla adierazi du.
Xanistebanetako Gazte Eguna prestatzen hasiko da Biyurrienea. Lehenengo hitzordua Elizaldeko pilotalekuan jarri dute.
Neuk artisau dendak antolatu du tailerra. Miyuki teknika erabiliz, eraztun bat sortuko dute larunbatean. Izena eman beharko da.
Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren maiatzaren 13ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.
Elkarrekin Podemos Ezker Anitza IU Alianza Verdek hitzaldi animalista antolatu dute udal hauteskundeei hasiera emateko. Bihar izango da hitzaldi hori, 18:00etan, Reina aretoan. Sergio Garcia Torres Espainiako Gobernuko Animalien Eskubideen zuzendari nagusiak, eta Maite Gartzia Ontiveros Errenteriako alkategaiak hartuko dute parte.