Jostakeitan hasi dira

Aurtengo Jostakeitan egitasmoaren lehen saioa egin zuten atzo Goiko Plazan. Aisiaz, euskaraz eta familian gozatu zuten bildu zirenek.

Jostakeitan egitasmoaren barruko lehen saioa egin zuten atzo (asteazkena) Goiko Plazan. Zalantzazko eguraldia izan zuten, baina ez zioten ukorik egin aisiaz euskaraz eta familian gozatzeko aukerari. 17:00etan bildu ziren Zotz taldekoak, hau da, 3-5 adin tarteko haurrak eta haien senitartekoak. Ondoren, 18:00etan, Potz taldekoen txanda izan zen: 6-9 adin tartekoen eta haien hurbilekoena. Txirbilla Aisia Taldekoek gidatu zuten saioa.

Jostakeitanen beste hiru saio egingo dituzte hilaren 17 eta 31n, nahiz ekainaren 7an. Goiko Plazan dira biltzekoak, baina eguraldi txarrarekin Lezo Herri Eskolako patio estalian arituko dira.

Euskara Talaia, Txirbilla Aisia Taldea, Lezo Herri Eskola, Hezikuntza Guraso Elkartea, eta Lezoko Udala dira egitasmoaren bultzatzaileak. Hala, Euskara Talaiak ikasturtean zehar egiten dituen jardueren jarraipena da Jostakeitan, kurtsoaren bukaera aldera egin ohi dena. Txirbillakoek dinamizatuko dituzte saioak.

Erlazionatutako edukiaBihar hasiko da Jostakeitan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.