Hitzaldi animalistarekin hasiko du kanpaina Elkarrekin Podemos hautesle elkargoak

Elkarrekin Podemos Ezker Anitza IU Alianza Verdek hitzaldi animalista antolatu dute udal hauteskundeei hasiera emateko. Bihar izango da hitzaldi hori, 18:00etan, Reina aretoan. Sergio Garcia Torres Espainiako Gobernuko Animalien Eskubideen zuzendari nagusiak, eta Maite Gartzia Ontiveros Errenteriako alkategaiak hartuko dute parte.

“Gobernu lanetan izandako lorpenak nabarmen jarri nahi ditugu. Horretarako Eskubide Sozialen Ministerioan landutako animalien ongizaterako legearen nondik norakoak azalduko ditugu” esan dute hautesle elkargotik.

Animaliak zaindu eta besteko duten konpromisoa “sendoa” dela esan du bere aldetik Gartziak, “horren adierazle da Errenteriako Udalean  animaliak edukitzeari buruz sustatu dugun ordenantza edota Estatuko animalien ongizaterako legea”. Azken hori izango da biharko hitzaldiaren ardatza, “haren inguruan eraikitako gezurrak desmuntatuko ditu Sergio Garciak”.

Garciaren bisita ez da mugatuko arratsaldeko hitzaldira; goizean Miauka elkartera joango da udalerrian animaliekin egiten duten lana lehen eskutik ezagutzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.