Odola emateko aukera izango da, datorren asteazkenean, Antxon

Apirileko saioan 37 odol poltsa jaso zituen, antxotarren ekarpenei esker, Odol Emaileen elkarteak. Jende gaztea behar dute.

Antxoko osasun zentroan izango da odola emateko saioa.
Datorren asteko asteazkenean hileroko odol emate saioa egingo dute Pasai Antxoko anbulatorioan. Hitzordua, ohi bezala, 16:30etan hasiko da, eta 20:15 inguruan izango dira bertan mediku, erizain eta boluntarioak odola jasotzen.
 
Ohiko emaile direnei telefonoz deituko diete aurretik arduradunek hitzordua finkatzeko, baina elkartasun keinua lehen aldiz egin nahi dutenek, jakina, badute horretarako aukera. Odola emateko anbulatoriora bertaratzearekin aski izango da, betiere higiene eta osasun protokoloa beteta.
 
Joan den hilabeteko saioan 37 odol poltsa jaso zituzten antxotarren ekarpenei esker; horietako bi, odol emaile berrienak. Jende gazteak (18 urtetik gorakoak, betiere) keinuarekin bat egitea funtsezkoa dela ohartarazi dute berriro ere Odol Emaileen elkartetik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.