Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hamaika kolorez margotuko dute herria

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko eguna izango da hilaren 21ean, eta horren harira zortzigarrenez, 'Errenterian 11 kolore' jardunaldiak egingo dituzte. Gaur aurkeztu dute Alaberga auzoan ondu duten egitaraua.

Errenterian 11 kolore jardunaldia aurkeztu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/11

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna izango da hilaren 21ean, eta horren harira zortzigarrenez, Errenterian 11 kolore jardunaldiak egingo dituzte. Gaur aurkeztu dute Alaberga auzoan ondu duten egitaraua Jose Ramon Gurrutxaga Kultura Aniztasunaren, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren zinegotziak, Samira Goddi eta Ainara Sanz Kultura Aniztasunaren, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren teknikariek, eta Errenteria-Oreretako beste hamaika eragilek.

Zortzi urte eta helburu bakarra, “aniztasunaren balioak nabarmendu  eta ikusaraztea”. Hala esan du Gurrutxagak, eta baietsi, gainera, urtez urte sakontzen joan direla, eta hezten, “parte hartzea urtetik urtera handiagoa delako”. Argi esan du udal ordezkariak: “Ez da gure lana astebetez antolatutako egitaraura mugatzen inondik inora ere, urte osoan zehar hamaika ekintza antolatzen dira. Aniztasuna urte osoan zehar lantzen da, bai ikastetxeetan, bai etxean, bai kalean…”.

Hilaren 15etik 21era egingo dituzte jardunaldiak. 11 hizkuntza jardueraren bidez aitorpen berezia egin nahi izan diote hizkuntza aniztasunari, eta jardunaldiei hasiera emateko Aqui seguimos dokumentala emango dute hilaren 15ean Xenpelar Etxean (18:00), iaz herriko Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren I. jaialdian saritua izan zena. Proiekzioaren ondoren solasaldia izango da Alvaro Hernandez zuzendariarekin, eta Garabide Elkarteko ordezkariekin. Elkarte horrek berak, gainera, erakusketa egingo du astelehenetik larunbatera: Hizkuntza indigenak Ama Lurra zaintzen.

Sorkuntza eta migrazioaren inguruan hausnartzeko aukera izango da Luisa Etxenike idazle donostiarrarekin eta Sihara Nuño poeta mexikarrarekin, hilaren 17an, Lekuona Fabrikako Plaza Berdean (18:00). Nuñok berak azaldu du zertaz ariko diren: “Anitzak gara, ez soilik gure geografia fisikoetan, baita gure muga sortzaileetan ere. Mestizaje kultural, artistiko, politiko eta soziala mahai gainean jarriko dugu, horrek ere nortasuna ematen digulako”.

Peruko komunitatera hurbiltzeko baliatuko dituzte, halaber, jardunaldiak. Ayar Salazarrek eman du prestatu dutenaren berri: “Peruko komunitatea ez da oso ikusgai herrian, eta hori da helburua, ikusgarritasuna ematea”. Horretarako Salazarrek berak prestatu duen dokumentala emango dute hilaren 16an, 18:00etan, Xenpelar Etxean: “Hatum Warmikuna —emakume boteretsuak—  dokumentala Oarsoaldean bizi diren hiru emakume perutarren ingurukoa da. Emakume migratuak dira hirurak, eta beraien esperientziaz mintzo dira”. Ondoren solasaldia egingo dute protagonistekin eta zuzendariarekin. Rosario Cornejo Vidal margolaria da dokumentalaren protagonistetako bat, “haren margoak ikusteko aukera ere izango da”, erantsi du Salazarrek.

Peru Anitza kulturarteko topaketa egingo dute, bestalde, ostegunean (maiatzaren 18an) 17:30etik aurrera, Txintxarri elkartearen sarreran. Horren barruan ceviche tailerra eta pintxo dastaketa irekia izango dira, Apu Mar jatetxe perutarraren eskutik. Musika Rony Achingek jarriko du, eta Zumardian dantzak izango dira.

Elkarrekin Kooperatiba Txikiak ere bat egin du jardunaldiekin, eta beraiek ere jarri dute alea. Zehazki, Familia Lagunekin su artean: Nahastu, sukaldatu eta dastatu jarduera izango da hilaren 19an Niessen Elkarte Gastronomikoan (17:30). Elkarteko ordezkariak azaldu du Errenteria-Oreretako sei ikastetxeekin elkarlanean ari direla: “Kultur arteko harremana eta harrera lantzen ditugu ikasturtean zehar ikasle eta familiekin. Niessen elkartean topagune bat sortuko dugu familien artean, kultura ezberdinen artean, elkar ezagutzeko, eta janariaz disfrutatzeko”.

11 Zapore taberna eta jatetxeetan

Hilaren 19tik 21era, berriz, 11 Zapore iniziatiba egingo dute herriko taberna eta jatetxeetan. Berritasun gisa, aurten, zaporeetatik harago joan eta zentzumen guztien bidez gozatu ahal izango da. Hilaren 19an bertan, munduko musikekin girotuko du herria Burubeltzen bizikletak.

Munduko ipuinak entzuteko aukera izango dute txikienek, bestalde, Lur Korta ipuin kontalariaren eskutik, eta hilaren 21ean Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginda Burubeltz Konpartsaren kalejira koloretsuak hartuko du herria. Batukada feministak eta Senegalgo Mlomp Elkartea arituko dira elkarrekin, 12:00etan, Alabergako plazatik abiatuta.

Ekintza guztiak doakoak dira, baina horietako batzuetan beharrezkoa da izena ematea —ikus egitarauan—. Horretarako 943 44 95 96 edo 662 94 46 26 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidali behar da.

Liburuxka PDF-n ikusteko egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.