Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Molusku eta algen hazkuntza "eko-eraginkorragoa" bihurtu du Aztik

Horien kultiborako erabiltzen diren soka konpostagarriak sortu ditu zentro teknologikoak. Gaur artekoak plastikozkoak ziren.

Leire Arantzamendi, Aztiko ikerlaria.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/05/11

Itsas zabaleko molusku eta algen kultiborako dauden aurreikuspen handiak medio, horiek ekoizteko erabiltzen diren soka “eko-eraginkorragoak” sortu zituen Pasaiako Azti zentro teknologikoak. Lau urte daramatzate Biogears Europa mailako proiektua koordinatzen, eta emaitzak aztertu dituzte orain.

Jatorri fosileko (konpostaezinak) plastiko konbentzionalekin egiten dira orain arteko hazkuntzarako sokak. Plastiko horiek hondakinak eta itsas zaborra sortzen lagun dezakete, eta behar bezala kudeatzen ez badira, itsas ingurumenean ere eragin lazgarria izan dezakete.

Lau urtez koordinatu du Aztik Biogears proiektua. Urtebeteko proben ondoren, muskuilu ekoizpen handiagoak lortu dira bio-soka horiekin, plastiko konbentzionalekin egindako sokekin baino. “Gainera, bio-sokek beren ezaugarri funtzionalak eta iraunkortasun ezaugarriak mantendu zituzten probek iraun zuten denboran”, zehaztu du Leire Arantzamendi taldeko ikertzaileak.

Iraunkortasuna: teknikoa, ingurumenekoa eta ekonomikoa
Ikertzaileek prototipoen iraunkortasuna ebaluatu zuten, alderdi teknikoak, ingurumenekoak eta ekonomikoak kontuan hartuta. Probek erakutsi zuten sokak ez zirela itsasoko uretan degradatzen. Konpostagarritasun probek, berriz, ziurtatu zuten erabat konpostatu daitezkeela sokak baldintza industrialetan, eta horrek lagunduko lukeela hondakinak modu iraunkorrean kudeatzen.

Ebaluatutako prototipoen artean produkzio errendimendu onena erakutsi zuenak %34raino murriztu zuen karbono aztarna bizi zikloan zehar, soka konbentzionalekin alderatuta. Gaur egun, bio-sokak fabrikatzeko behar diren lehengaien kostuak handiagoak badira ere, haien produkzio-errendimenduak gainkostu hori konpentsatzen duela ziurtatu du Arantzamendik.

Jarraian, Aztik sorturiko soken eta horiekin egindako akuikulturaren (uretan animaliak, landareak eta alga hazteko jardueren multzoa da hori) irudi batzuk, zentro teknologikoak hedabide honi bidalitakoak.


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.