Oiartzungo pilotariek gaur hasiko dute Herriartekoa
Esku huskako modalitatean, iaz lortutako txapela errepikatzeko asmoarekin hasiko dira Zaldibian. Gomazko paletan, gaur Madalensoron.
Oiartzungo pilotariek gaur hasiko dute aurtengo Gipuzkoako Txapelketako ibilbidea. Esku huska aritzen diren pilotariek iazko arrakasta errepikatu nahi dute, eta bide horretako lehen arerioa Zaldibia izango da.
Gaur arratsaldean jokatuko dute goierritarren kantxan, 18:00etan hasita. Joaneko partidak izango dira, eta itzulikoak Madalensoron jokatuko dituzte.
Gomazko paletako txapelketan, oiartzuarrek etxean hasiko dute txapelketa. Zumarragako taldearen bisita jasoko dute, 18:00etan hasita.
Larruzko paleta eta pala motza barnebiltzen dituen txapelketa, berriz, aurrerago hasiko dute oiartzuarrek. Lehenengo kanporaketa ez dute jokatuko, zazpi talde besterik ez baitira. Hilaren 28an jokatuko dute lehenengo partida.
Palmaresa
Oiartzunek bi aldiz jantzi du Herriarteko txapela, esku huska. Lehenengoa 2012an izan zen, eta bigarrena, iaz.
Palari dagokionez, Oiartzun hiru aldiz nagusitu da Herriartekoan: 1996an, 2001ean eta 2018ean.