Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lau errota ezagutzeko ibilaldia antolatu dute etzirako

Gipuzkoako Errota Eguna izango da igandean, eta herrialde osoan 40 jarduera inguru antolatu dituzte. Oiartzuni dagokionez, bost orduko ibilaldia antolatu dute, Fanderian hasi eta bukatuko dena.

UGARTE ERROTA Altzibargo Ugarte errota izango da bisitatuko duten bat.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/05/12

Pentsatu gauza batean, eta ziur nazioarteko egun bat izango duela. Gaur —maiatzaren 12a—, adibidez, erizainen, emakume matematikalarien, fibromialgiaren edo osasun begetalaren eguna da.

Aurten mende erdia beteko da Erroten Nazioarteko Eguna ospatu zutela. Hasiera batean urriaren 6an egin zuten jai egun hori, baina maiatzeko bigarren larunbatera pasatu zuten. Herbehereetan hasi ziren egun horren izendapenarekin, non bestela.

Gipuzkoan, egun horren arrimuan, etzi egingo da erroten eguna. 40 jardueratik gora antolatu dituzte herrialde osoan, tartean Oiartzunen. Ihurrita errota sustatzeko elkarteak, herriko errotariek eta udalak elkarlanean ibilaldi gidatua antolatu dute igande goizerako.

Gaur egun lau errota daude martxan Oiartzunen. Etziko ibilaldian horiek bisitatzeko aukera izango dela jakinarazi dute: Iturriozko Txalakako errota (10:00etan); Karrikako Arraskuko errota (11:00etan); Altzibargo Ugarte errota (12:00etan); eta Ugaldetxoko Ihurritako errota (13:00etan).

09:00etan hasiko da ibilaldi gidatua, Fanderiako errotan. 14:00etan bukatuko da, toki berean, eta bidean dauden lau errotetan gelditu, bakoitza bisitatu eta azalpenak entzuteko aukera izango da.

Ibilbide osoa egin gabe nahi den errotako bisitara joateko aukera ere egongo da, zehaztutako ordutegi horietan.

Jarduera doan izango dela esan dute, eta parte hartzeko Oarsoaldeko Turismo Bulegoan eman beharko da izena. 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek, edo e-posta bidez idatzi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.