Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gazteen eta udalaren arteko "elkarlanaren beharra" aldarrikatu du EH Bilduk

EH Bilduk Gazte Ekitaldia egin du, eta Gazteria zinegotzia izango litzatekeena aurkeztu du. Gazteria arlorako dituzten asmoak azaldu ditu.

Gazteekitaldia argazkia EH Bilduk deituta, Arizmendienean elkartu ziren ostiral arratsaldean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/05/15

EH Bildu herriko hainbat gazterekin bildu zen pasa den ostiral arratsean, Arizmendieneko lorategian. “Gazteak entzuteak” eta “elkarlanean aritzeak” duten beharra aintzatestea izan zen helburua.

Bertso sorta batek ireki zuen ekitaldia, eta Haizea Saez de Egilaz egungo Gazteria zinegotziak hartu zuen hitza jarraian. Bukatzear den agintaldiko gako nagusiei errepasoa eman zien, eta eragileekin elkarlanean egindako lanak zein abian jarri dituzten proiektuak izan zituen hizpide.

Jarraian, Nora Velez del Burgo hautagaiak —Berdintasun Sailaz arduratuko litzateke— datozen lau urteetarako dituzten asmoen laburpena egin zuen. Gazteen eta udalaren arteko elkarlanaren beharra eta garrantzia azpimarratu zuen.

“Prestutasuna”

Alkatetza lortzekotan, EH Bilduk Ekain Susperregi proposatuko du Gazteria zinegotzi izateko. Aurrera begirako plan eta proposamenak zeintzuk ziren azaldu zituen.

Gazteekitaldia eh bildu oiartzun

Ekain Susperregi eta Nora Velez del Burgo hautagaiek hartu zuten hitza.

Hainbat gai jorratu zituen Susperregik: musika-taldeen entsegu lokalaren erabileraren berrikuspena, gazte sortzaileei eskainiko zaizkien laguntzak, gazte mugimenduen eta instituzioen arteko harremanen artikulazioa, onartu berri den etxebizitza lege berria…

Bertaratutakoei esan zien “prestutasuna” duela gazteen proposamenak entzuteko zein elkarlanean aritzeko datozen asteetan.

EH Bilduk gazteekin egindako ekitaldia Oiartzun “gazte begiradatik eraikitzeko” prestutasuna agertzea izan zela azaldu du koalizioak, eta udalak horretarako “potentzialtasuna” eta “nahia” baduela esan dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.