Gurutze eta Lanbarren arteko errepidea, bihartik itxita
GI-3632 errepidean oin-horma bat eraiki eta beste egonkortzeko lanak hasiko dituzte. Alternatibaren berri eman du aldundiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, GI-3632 errepidea itxita egongo da datozen egunetan. Bihar —asteartea, hilak 16– hasiko dira obrak, hilabete bukaera arte.
Oin-horma bat eraiki eta beste bat egonkortuko dute Gurutze auzoa eta Lanbarren industriagunea lotzen dituen errepide horretan.
Aldundiak adierazi duenez, Lanbarrengo Parke Logistikoan sartzeko aukera emango dute, GI-636 errepidetik.
Gurutze auzotik joan nahi dutenek, beraz, Arraguaraino joan beharko dute, eta Lartzabalgo biribilgunean Irunerako bidea hartu.
Arkaleko etxebizitzetarako sarbidea Gurutze auzotik irekita egongo dela jakinarazi du aldundiak.