Girizia elkarteak urteroko batzarra egingo du hilaren 19an
Arratsaldeko zazpietarako egin dute deialdia. Bost puntuko gai-zerrenda izango du urteroko batzarrak.
Girizia Kultur eta Kirol Elkarteak jakinarazi duenez, urteroko batzar orokorra egingo du datorren ostiralean, hilak 19.
Elkartean bertan jarri dute hitzordua, 19:00etan. Gai-zerrenda sei puntukoa izango dela iragarri dute. Honakoa da gai-zerrenda:
- 2022ko batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2022ko kontuen aurkezpena eta onarpena.
- Elkartearen egungo egoera juridikoaren azalpena.
- Mantentze eta erreparazioen azalpenak.
- Arlo ezberdinetan antolatzen diren jardueren errepasoa.
- Galderak, eskaerak…