Herriartekoa modu onean hasi du Oiartzunek
Zaldibiaren kontrako hiru partidetako bi nagusitasun osoz irabazi dituzte, esku huska. Bestalde, Oihan Etxeberriak txapela irabazi du.
Oiartzungo taldea, Zaldibiako Resti pilotalekuan. Oiartzunek pasa den ostiralean hasi zuen 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren ibilbidea.
Esku huskako pilotariek Zaldibian jokatu zuten, eta hiru partidetan nagusitu ziren. Kadeteetako partidan lau tantoan utzi zituzten arerioak; Gazte Mailakoetan, hiruan; eta nagusienean lehia estuagoa izan zen, 22-18 bukatu baitzen.
Datorren asteburuan jokatuko dituzte itzuliko partidak, Madalensoron.
Gomazko paleta txapelketa ere pasa den asteburuan hasi zen. Oiartzuarrek Zumarragako taldearen bisita jaso zuten, eta oiartzuarrek hirutik bi irabazi zituzten. Hala ere, kanpotarrek puntu gehiago egin zituzten.
Banakako partidan 5-20 galdu zuten oiartzuarrek. Binakakoan, berriz, 20-11 nagusitu ziren oiartzuarrak, eta banakako 7ko koadroan, berriz, 20-19.
Etxeberriak, beste bat
Zornotzako Master Kaiolan, berriz, oiartzuarren arteko finala jokatu zuten. Oihan Etxeberriak 22-7 irabazi zion Oier Zabaleta Oiarpeko taldekideari, eta beste txapel bat bilduko du apalategian.
Oiarperen gainontzeko partiden emaitzak ikusteko, egin klik esteka honetan.

Oihan Etxeberria (txapelarekin) eta Oier Zabaleta finalistak, Zornotzako finala jokatu ondoren.
