Elkarrekin Podemosek ekitaldia egingo du bihar
Zumardiko kioskoan egingo dute ekitaldia,18:00etan hasita.
Elkarrekin Podemos hautesle elkargoak ekitaldi politikoa egingo du bihar Udal eta Foru hauteskundeen harira. Zumardiko kioskoan egingo dute ekitaldia, eta bertan arituko dira Maite Gartzia Errenteriako alkategaia, Miren Etxebeste Ahaldungai Nagusia, Marivi Eizagirre Donostialdeko barrutiko Batzarretarako zerrendaburua, eta Yolanda Martin Errenteriako udalerako hautagaia.
18:00etan hasiko da ekitaldi politikoa.