Udalaren sail guztietan ikuspegi feminista sartzeko asmoarekin, kirol arloko diagnosia egin nahi du udalak. Bi bilera antolatu dituzte.
Pasaiako Mugimendu Feministak hilketa matxistaren aurrean arbuioa erakustera deitu du, gaur arratsaldean, Biteri eta Gernika plazetan.
Hiru eguneko eskaintza oparoa prestatu du Meipiko Jai Batzordeak bizilagunentzat. Joan den asteburuko barrikotearekin martxa hartua dute.
Merina Gris, Su ta Gar, Neomak, Mice, Ines Osinaga, Teresa Catalan, Elena Setien, Enrike Solinis eta Kepa Junkera dira saritu dituztenak. Gainera, Etxepare institutuak urtero egin ohi duen euskal musika mugaz kanpo nazioartera zabaltzeko egindako lanaren aitortza, Oreka TX taldeak jaso du.
OARSO BIDASOKO HITZAk marketin arduradun deialdia jarri du martxan.
Oiartzungo Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du ostegunerako, Orioko hilketa salatzeko.
Metrokoadroka antzerki taldearen lana ikusteko aukera izango da Oiartzungoa. Uda aurretik azken aukera izango da.
Fermin Muguruzak aurkeztuko du bere animaziozko bigarren filma. Sarrerak webgunean eros daitezke.
Mikel Arruti alkategaiak eta Itziar Ostolaza batzar nagusietarako hautagaiak parte hartuko dute ekitaldian.
Zumardiko kioskoan egingo dute ekitaldia,18:00etan hasita.
Beraungo Pablo Sorozabal plazan egingo du 18:30ean hasita.
Haur eta gazteen jai batzordeak martxan jarri dituzte. Gazteen lehen bilera hilaren 25ean izango da; haurrena, berriz, hilaren 26an.