Lezoko EH Bilduren hauteskunde ekitaldia, ostiralean

Mikel Arruti alkategaiak eta Itziar Ostolaza batzar nagusietarako hautagaiak parte hartuko dute ekitaldian.

Lezoko EH Bilduk hauteskunde ekitaldia egingo du ostiralean (hilaren 19an) Gurutze Santuaren plazan. 19:00etan hasiko da. Bertan, Mikel Arruti Lezoko zerrendaburua, eta Itziar Ostolaza Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Oiartzun-Bidasoa hautes-barrutiko koalizioaren burua izango dira hizlarien artean.

Haiek esandakoa entzuteaz gain, musika, jan-edana eta “askoz gehiago” izango dela jakinarazi dute Lezoko bilkideek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.