Koldo Mitxelena eguna ospatuko du ikastetxeak larunbatean
Erakusketa, zirku emanaldia, ikas taldeen ikuskizunak, bazkaria eta Oihan Vega DJ-aren musikaz gozatzeko aukera izango da.
Koldo Mitxelena Eguneko artxibo irudi bat. Koldo Mitxelena eguna ospatuko du ikastetxeak larunbatean. Horren barruan, erakusketa, zirku emanaldia, ikas taldeen ikuskizunak, bazkaria eta Oihan Vega DJ-aren musikaz gozatzeko aukera izango da. Egun osoan zehar, gainera, familien txokoa izango da zabalik, eta bertan taberna zerbitzua eta Koldokide guraso elkartearen denda izango dituzte.
