Sustapen eta marketin arduradun deialdia
OARSO BIDASOKO HITZAk marketin arduradun deialdia jarri du martxan.
Sustapen eta marketin arduradun deialdia jarri du martxan OARSO BIDASOKO HITZAK.
Eskatzen da:
- Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketin arloko unibertsitate ikasketak edo antzekoak izatea.
- Marketin arloko ezagutza espezifikoak (social media marketina, email marketina, analitika eta neurketa tresnak).
- Marketin eta sustapen lanetan eskarmentua izatea.
- Izaera dinamikoa eta harremanetarako eta talde lanerako gaitasuna.
- Gutxienez EGA edo baliokidea den euskara maila.
- Eskualdean bizi edo ingurua ongi ezagutzea.
- Gidabaimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da:
- Lanaldi osoko kontratu iraunkorra.
- Berehala lanean hastea.
- Lantokia Errenteria-Oreretan
Interesa duenak bidali CVa oh@hitza.eus posta elektronikora, MARKETIN-2023 erreferentzia zehaztuz, 2023ko maiatzaren 31 baino lehen.