Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

9 domina poltsikoratu ditu Pasaia Kayakek Espainiako II. Kopan

Hamabi kirolarik ordezkatu dute talde pasaitarra kategoria guztietan, haurretatik hasi eta beteranoen mailara arte.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/05/18

9 dominekin bueltatu da etxera Pasaia Kayak Tarragonatik (Katalunia), bertan lehiaturiko Itsas Kayakeko II. Kopan egindako lan txukunaren adierazgarri. 400 kirolari baino gehiago bildu zituen probak.

Hamabi kirolarik ordezkatu zuten talde pasaitarra kategoria guztietan, Haurren kategoriarekin hasi eta Beteranoen mailara arte. K-1ean zein K-2an, probak bikoizteko aukera eman zuen lehiaketaren bi eguneko egitarauak, eta “ondo baino hobeto” eutsi zioten urdinek erronkari, klubetik adierazi dutenez.

Bakarkako lanean, Eukene Saez errenteriarrak eta Lander Rodriguez pasaitarrak lortu zuten urrea beteranoen kategorian, eta binakako lanean, aldiz, Maialen Vitoriak eta Iker Lizasok osatutako K-2 mistoak nagusitasun handiz lortu zuen garaipena.

Zilarrei dagokienez, Ioar Alonso pasaitarrak bigarren postua lortu zuen Kadeteak A kategorian, Txema Yarzak bere adin tarteko Beteranoen kategorian, eta Aritz Aranetak eta Ion Carballok osatutako K-2ak gauza bera erdietsi zuen Senior kategorian, sekulako lana egin ondoren, Espainiako bikote onenekin lehian, meritu handiko bigarren postua lortuz. Aranetak lan bikaina egin zuen seniorren bakarkako proba nagusian ere, top-10ean sartzea lortuz; emaitza aipagarria, kopako sailkapen zailenean.

Brontzeei dagokienez, Iñaki Fernandezek lortu zuen domina hori bakarkako lanean, Beteranoen kategorian. Binakako lanean, aldiz, Fernandez bera Eukene Saez taldekidearekin hirugarren sailkatu zen K-2 mistoan, eta postu bera lortu zuten Ramon Vegak eta Txema Yarzak, Beteranoak +50 kategorian.

Dominarik gabe, baina txukun
Gainera, dominarik atera ez zuten probetan ere, emaitza bikainak lortu zituzten Pasaiako palistek, eta hamabigarren postu aipagarria lortu zuten urdinek taldekako sailkapen orokorrean, 40tik gora talderen aurkako norgehiagokan.

Beste bi domina ere eskura izan zituzten pasaitarrek bakarkako lanean Oinatz Alonsorekin Haurren kategorian eta Iker Lizasorekin Junior kategorian, baina horrek ez dio inola ere itzal egiten lortutako emaitzari. Taldeko arduradunak “oso pozik” agertu dira Katalunian izandako esperientziarekin: “Indarberritu egingo du taldeak modalitate honen alde egiten duen apustua”.

Marea Urdinak bere ubera utzi zuen Kataluniako uretan, eta, zailtasunak zailtasun, Oarsoaldeko piraguismoa ordezkatzen jarraituko du doan lekura doala. “Laguntza guztiak izango dira ongietorriak bide horretan”, adierazi dute, “Marea Urdinak ez du etenik!”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.