Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur plazan, Orioko hilketa matxista eta Villabonako eraso homofoboa salatzeko.
Emakumeen Etxean berdintasun Politiken gaineko mahai ingurua antolatu zuen atzo Berdintasun Kontseiluak. Mahaiaren bueltan maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara hautagaitza aurkeztu duten alderdi politiko guztietako ordezkariak.
Hamazazpi pertsonarentzako tokia izango du, eta erdigunea eta auzoa lotzeko 12 metroko desnibelari aurre egingo dio. 663.000 euroko aurrekontua dute lanek.
LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Euskal Herria plazako lau eserleku margotu dituzte eta argazki jendetsua atera dute.
Senideen abokatuak esan du beste identifikatze erronda batzuk eskatuko dituela polizien garai horretako argazkiekin.
Besteren artean, kontzertuak, herri afari autogestionatua, eta gazte sortzaileen azoka antolatu dituzte Piztu Lezoko kideek.
Ohikoa den bezala, Madalenaren basilika eta herri erdialdeko hainbat taberna hartuko ditu Otxote Topaketak. Niessen Elkarteak antolatuta, 12:00etan hasiko da kontzertua basilikan.
Del Hoyoren familiari gertutasuna adierazi diote, eta biharko —ostirala 19— mugimendu feministak 19:00etan Niessen merkatalgunearen sarreran deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du, eta mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Egunero hamabi orduz irekita egongo da Landetxeko txoko berria. Jubilatuen elkarteak funtzionamendu berria izango du.
Jardunaldi berezia biziko dute Oarsoaldeko Eskola Kirolan dabiltzanek: triatloia egingo dute Fanderia inguruko hainbat eremutan.
Oiartzungo EH Bilduren hautagaitzak kanpainako ekitaldi nagusia egingo du ostiralean, Landetxen. CUPeko parlamentari bat gonbidatu dute.
Sei puntuko gai zerrenda osatu dute datorren asteko plenorako. Hitzordua, honakoa: 09:00etan hasita, Arizabalo Jauregian.
Lehena bihar, ostiralarekin, izango da, Zumalakarregi kalean. Hurrengoa datorren astelehenean egingo dute, arratsaldez, Biteri plazan.
Hamabi kirolarik ordezkatu dute talde pasaitarra kategoria guztietan, haurretatik hasi eta beteranoen mailara arte.
Gertaera puntuala izan dela argitu du Pasaiako Udaltzaingoak, eta egunotan zaintza poliziala indartuko dutela barrutiko zonaldean.
Oiartzungo Udalak eta Ahize-AEK-k hitzarmena berritu dute, eta indarrean dagoen Lanin egitasmoan jarraituko dute lanean.
Hilaren 21ean, Elizalde Egunean, goizetik arratsaldera bitartean ekitaldiak izango dira, gustu eta adin guztientzako.
NATO gaitzesteko eta Ukrainako gerraren nondik norakoak azaltzeko hitzaldia eta elkarretaratzea egingo dituzte herrian.
Portuan duten egoitza eraitsi nahi dutelako, desagertzear da kirol elkartea. Elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 13:00etan.
LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira elkarretaratzea egin zuten atzo Oreretako EHGAMek deituta.