Ezohiko udalbatzarra deitu du alkateak datorren astearterako

Sei puntuko gai zerrenda osatu dute datorren asteko plenorako. Hitzordua, honakoa: 09:00etan hasita, Arizabalo Jauregian.

Alkatearen aginduz, ezohiko udalbatzarra deitu dute datorren asteko astearterako. 09:00etan zehaztu dute hitzordua, Arizabalo Jauregian, eta honakoa izango da gai zerrenda, hurrenez hurren:

    • 1.- Xedapen ofizialak eta Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea (2023/757 zenbakitik 2023/909 zenbakira).
  • OGASUNA
    • 2.- Kreditu aldaketen berri ematea.
    • 3.- Kreditu aldaketaren proposamena onartzea, 3.zenbakiko kreditu gehigarria.
  • ZERBITZUAK
    • 4.- Añarbeko Uren Mankomunitatearen goi saneamendu-sarearen eta Pasaiako Udalaren behe saneamenduaren arteko mugaketa proposamena onartzea.
  • EUSKARA
    • 5.- Pasaiako udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzari egindako aldaketen hasierako onarpena.
    • 6.- Galde-eskeak.

       

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.