Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Bigarren saioan ere ezin izan dituzte identifikatu Pasaiako segadan parte hartu zuten poliziak

Senideen abokatuak esan du beste identifikatze erronda batzuk eskatuko dituela polizien garai horretako argazkiekin.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2023/05/18

[Jon Ordoñez Garmendia kazetariak BERRIAn idatzitako albistea da honakoa].

Pasaiako badian 1984. urtean Komando Autonomo Antikapitalisten kontrako segada batean parte hartu zuten poliziak identifikatzeko bigarren erronda egin dute gaur Donostiako Auzitegian. Santiago Gonzalez familien abokatuak amaieran azaldu duenez, ordea, ezin izan dute inor identifikatu.

«Hainbeste urteren ondoren zaila da inor identifikatzea», esan du, eta gaineratu du aurki beste identifikazio saio bat eskatuko duela baina polizien garai horretako nortasun agiriaren argazkiekin eta beste argazki ofizial batzuekin: «Horrek zentzu gehiago dauka».

Martxoaren 28an egin zen errondan bezala, gaur ere Joseba Merinok hartu du parte poliziak identifikatzeko saioan. Bera izan zen Pasaiako sarraskitik bizirik atera zen pertsona bakarra. «Hau ez da bukatu. Zer egin badago oraindik», esan du gero. Identifikatzeko hiru erronda zen gaur egitekoa, baina bakarra izan da azkenean, beste bietan parte hartzekoak ziren bi poliziak hilik daudela esan dutelako.

Gonzalezek adierazi du heriotza horien agiria ofizialak eskatuko dituela inork ez dituelako aurkeztu oraindik. Gainera, ohartarazi du bestelako «gauza arraroak» izan direla erronda hauekin: azaldu du bere burua aurkeztu behar zuen polizietako bat non zegoen ez zekitela esan zutela hasieran eta gero «bat-batean» martxoko errondara aurkeztu zela.

«Erakundeengandik tratu txarra»

Espainiako Poliziak Komando Autonomoetako lau kide hil zituzten 1984ko martxoaren 22an: Rafael Delas Txapas (Iruñea, 1957), Jose Maria Izura Pelu (Iruñea, 1958), Pedro Mari Isart Pelitxo (Azpeitia, 1961) eta Dioni Aizpuru Kurro (Azpeitia, 1963). Azken horren anaiak, Peio Aizpuruk gaur berriro salatu du hildakoen senideak tratu oso txarra ari direla jasotzen erakundeengandik. Gaineratu du gizarte osoari dagokion kontu bat dela, eta aitortza ofizial bat espero dutela.

Auzia 2018an artxibatu zuten, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak senideen helegitea baztertu ondoren. 2020an, ordea, Merinok dokumental batean ezagutu egin zituen ustez hilketa horietan parte hartu zuten poliziak, eta identifikatzeko errondak eskatu zituen. Gipuzkoako Auzitegiak azaroan ireki zuen berrio auzia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.