Ezohiko udalbatzarra deitu du alkateak datorren astearterako
Sei puntuko gai zerrenda osatu dute datorren asteko plenorako. Hitzordua, honakoa: 09:00etan hasita, Arizabalo Jauregian.
Alkatearen aginduz, ezohiko udalbatzarra deitu dute datorren asteko astearterako. 09:00etan zehaztu dute hitzordua, Arizabalo Jauregian, eta honakoa izango da gai zerrenda, hurrenez hurren:
-
- 1.- Xedapen ofizialak eta Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea (2023/757 zenbakitik 2023/909 zenbakira).
- OGASUNA
- 2.- Kreditu aldaketen berri ematea.
- 3.- Kreditu aldaketaren proposamena onartzea, 3.zenbakiko kreditu gehigarria.
- ZERBITZUAK
- 4.- Añarbeko Uren Mankomunitatearen goi saneamendu-sarearen eta Pasaiako Udalaren behe saneamenduaren arteko mugaketa proposamena onartzea.
- EUSKARA
- 5.- Pasaiako udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzari egindako aldaketen hasierako onarpena.
- 6.- Galde-eskeak.