Lourdes del Hoyoren hilketa matxista aho batez gaitzetsi du udalak
Del Hoyoren familiari gertutasuna adierazi diote, eta biharko —ostirala 19— mugimendu feministak 19:00etan Niessen merkatalgunearen sarreran deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du, eta mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Aho batez salatu du Errenteriako Udalak azken hilketa matxista, eta udal ordezkaritza duten talde politiko guztiek adostutako adierazpen instituzionala egin du. Bikotekide ohiak hil zuen emakumea, Lourdes del Hoyo, herenegun Orion.
Orion gertatutako erailketa matxista “erabat” gaitzetsi dute udal talde politiko guztiek, eta beste behin ere, eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi dute adierazpen instituzional horretan. Lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute indar politiko guztiek, gainera, “emakumeok indarkeria matxistarik bizi gaitezen”, eta edonolako erasoen aurrean jarrera aktiboa izatera deitu dituzte herritarrak.
Del Hoyoren familiari gertutasuna adierazi diote, eta biharko —ostirala 19— mugimendu feministak 19:00etan Niessen merkatalgunearen sarreran deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du, eta mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Adierazpen instituzionala hitzez hitz irakur daiteke hemen klik eginda.