Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Goseak oiartzuarrak Nafarroara bidali zituenekoa

‘Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak’ ipuin ilustratuak Oiartzungo historiaren pasarte bat azaleratu nahi du: oiartzuarrek Nafarroara arto-irina egitera joan behar zutenekoa.

muga astoa Iñaki Pikabea, Jone Ugaldebere eta Joxe Kruz Ezeiza 'Kaxka'.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/05/19

«Txikia nintzela, amak esan zidan izeba Pepita eta izeba Estefana Goizuetara joaten zirela, astoarekin, artoa eraman eta egina ekartzeko. Ezin nuen sinetsi; hiru ordu eta erdi dira», kontatu zuen Jone Ugaldebere Sarasuak, Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak liburuaren aurkezpenean, jendez lepo zegoen udaletxeko pleno aretoan.

Noizbait ipuin bat egin behar zuela zuen buruan; bakarrik ezin zuenez, Joxe Kruz Ezeiza Kaxka-rengana jo zuen. «Gure artean hitz egin eta ados ginen istorio horiek haur eta haien gurasoek jakin behar zituztela», gaineratu zuen.

Proiektu horretan Nafarroako errotetarako bideak agertu behar zirela erabaki zuten, eta Iñaki Pikabearekin jarri ziren harremanetan. Hark ere baiezkoa eman zien, eta mendietako bideen ezagutza jarriko zuen proiektuaren mesedetan. «Berreskuratu nahi genuen gerra ondoren, miseria gorrian, herritarrek zein azpiegitura zituzten egoera horri aurre egiteko, eta gauez».

Nafarroara joan behar ziren, frankismoak gipuzkoarrei beraien errotak erabiltzea debekatu baitzien. «Gaur egun dena orain daukagu, eta orduan egin behar zen esfortzuak ikasgai asko dituela uste dut», esan zuen Ugaldeberek.

Udalarekin hitz egin zuten, eta haiek proiektua babestu zuten. Gero erabaki zuten Iban Apaolaza eta Jokin Mitxelena izango zirela idazle eta ilustratzaileak, hurrenez hurren, eta 1545 argitaletxearekin jarri ziren harremanetan. Itsaso Guemes, Miren Irigoien eta Tere Irastorza ere bidelagun izan dituzte. «Arbasoak ondratu, eta belaunaldi berriei baloreak erakutsi behar zaizkiela uste dut», zehaztu zuen Ugaldeberek.

Kaxkak ere txikia zenean entzun zituen arto-irina egiten zutenen istorioak, baina «belarri batetik sartu eta bestetik atera» zitzaizkion. Katin Txiki memoria historikoa jasotzen duen elkarteko kide da, eta aurretik testigantzak jasotzen ibilia da.

Hala ere, Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak osatzeko testigantzak eta memoria historikoko lanen artean bada aldea, azaldu duenez: «Liburukoak ez dira testigantza zuzenak, aurrekoak bezala. Haurrei kontatzeko moldatuta daude, ez ditugu zehatz-mehatz, datu guztiekin, kontatu. Gainera, memoria historikoarekin, beldurra zegoen zekitena kontatzeko. Oraingoan, dakiten pixarra kontatu dute». Kaxka «pozik» dago proiektuan dena «ongi» atera delako.

Iñaki Pikabeak ere arto-irinaren kontuak entzunak zizkion amari. «12 urte zituela, aitak asto gainean jarri eta artoa ehotzera bidaltzen zuen. Zenbat beldur pasatuko zituen neskato hark…», gogorarazi du. Bere lana liburuaren bukaeran agertzen diren ibilbideak berreskuratu, egin eta Wikiloc-era igotzea izan da.

Lau errota
Oiartzuarrek, 1936ko Gerraren ondoren, lau errota erabiltzen zituzten arto-irina egiteko: Goizuetakoa, Lesakakoa, Arantzakoa eta San Antonekoa. Bideak egiteko, Pikabea testigantzetan eta udalaren planoetan oinarritu zen, eta «puzzle» bat egin zuen. Ibilbideen ia zati guztiak herri bideetatik egiten direla adierazi du, eta nola egin daitezkeen ikus daiteke liburuko QR kodea erabilita.

Pikabeari poza ematen dio berak jakin zuen hori gazteek liburuaren bitartez jasoko dutelako. «Ziur etxeetan ere hemendik aurrera gehiago hitz egingo dela», adierazi zuen.

Oiartzungo Udalarenaz gain, Arantza, Lesaka eta Goizuetako udalen laguntza ere jaso du liburuak. Herri horietako gazteei ari dira liburuaren zein bertan jasotzen diren pasarteei buruzko azalpenak ematen. Asteartean, esaterako, Haurtzaro Ikastolan izan ziren.

Dixidu estudioan, Oiartzun Irratian edo Urrats paperdendan eros daitezke liburuaren aleak, baita 1545 argitaletxearen webgunean ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.