Esku huskako Herriartekoan fasez pasatzeko aukera, Madalensoron
Oiartzungo esku huskako pilotariek zaldibiarren bisita jasoko dute gaur arratsaldean. Gomazko paletako jokalariak, Zumarragan.
Esku huskako Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren lehenengo faseko itzuliko partidak jokatuko dituzte asteburu honetan.
Oiartzungo esku pilotariek bidea ederki hasi zuten pasa den asteburuan, Zaldibian hiru partidak nagusitasunez irabazita: 22-4, 22-3 eta 22-18.
Gaur arratsaldean izango dira beste hiru partidak, 18:00etan hasita. Oiarpek oiartzuarrak gonbidatu ditu, beraien ordezkariak anima ditzaten. Taberna zerbitzua egongo dela jakinarazi dute.
Gomazko paleta
Gomazko paletako Oiartzungo ordezkariek hirutik bi irabazi zituzten pasa den astean, etxean, baina tanto gehiago egin zituzten zumarragarrek. Beraz, kontuz ibiliko biharko dute.
Partidak Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dituzte, gaur baita ere, 21:00etatik aurrera.
Oiarperen partidak
Oiarpeko pilotariek beste hemeretzi partida jokatuko dituzte asteburuan. Atzo sei jokatu ziren beste sei. Kartelera osoa ikusteko, egin klik hemen.
