24 orduz Bekoerrotan futbitora jokatzen

Ekainaren 17 eta 18rako antolatu du Jaixki areto futbol taldeak txapelketa. Bertan izena emateko aukera zabalik dago.

bekoerrota Bekoerrota kiroldegia izango da txapelketaren etxe.

Jaixki Areto Futbol taldeak, lehenengoz, 24 Orduko Futbito Txapelketa antolatu du, ekainaren 17 eta 18 bitartean egingo dena. Horrela, Imanol Artola oroitaldiaren oinordekotza gauzatu da. Bekoerrota kiroldegian jokatuko dira partida guztiak, etenik gabe: izen emate epea zabalik da, ekainaren 16ra arte.

Ekipoek Jaizkibel eta Tiñelu tabernetan eman behar dute izena (Jaixkiren Instagram kontutik ere egin daiteke) 50 euro ordainduz, eta gehienez hamar kidekoak izan behar dute, denak 15 urtetik gorakoak. Taldeen muga badu txapelketak, 32koa.

Behin izen emate guztiak esku artean izanda, txapelketaren nondik norakoak zehazteko eta taldeen zozketa egiteko batzarra ekainaren 16an izango da, 19:00etan, Karlos Saldise plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.