Julen Lobete II. Campusa, Plazetan
Ekainaren 26tik 30era egingo dute futbolean trebatzeko jarduera. 8-14 adin tarteko gaztetxoentzat dago bideratua.
RKC Waaljwijk taldeko jokalaria da egun Julen Lobete. Julen Lobete II. Campusa egingo dute ekainaren 26tik 30era Plazeta futbol zelaian. Azken urteetan herriak eman duen futbol jokalari ezagunenetarikoaren —egun Herbehereetako Eredivisieko RKC Waaljwijk taldean da, Vigoko Celtak utzita— izena daraman trebatze jarduerak 8-14 adin tarteko haurrentzat daude bideratuta (2009 eta 2015 urteen artean jaiotakoak), eta horietan izena emateko aukera antolatzaileen webgunean da zabalik.
Matrikularen prezio orokorra 95 eurokoa da, baina Allerruko jokariek gutxixeago ordainduko dute, 90 euro: prezio horren barruan entrenatzaileei eman beharrekoa, ekipazioa, eta asegurua daude barnebilduta. Campus egunetako ordutegia 09:00etatik 13:30ra artekoa izango da.
