2023/5/20

EAJ: "Etorkizunari anbizioz eta konpromisoz begiratzen dion programa da gurea"

Loreto Osa EAJren alkategaiak, eta gidatzen duen taldeak, Pasaiarako ondu duen programa aurkeztu du. Etorkizunari "anbizioz, konpromisoz eta erronka berriekin" begiratzen dion programa dela jeltzaleena esan du Osak.

Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartea arraunean nahi dute

Hamarnaka herritar eta eragile mordoak babesa erakutsi diote gaur eguerdian Illunbe Arraun Elkarteari, eta berehalako konponbidea exijitu Pasaiako Udalari arraun kluba desager ez dadin.

eh bildu oiartzun ekitaldia kronika

EH Bildu: "Ez dugu ezer egingo herritarrik gabe"

Oiartzungo EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusia egin du. Hautagaiak aurkeztu dituzte, eta datozen lau urteetarako "erronkak" zein diren zehaztu.

"Indarkeria matxista ezabatzeko, ezinbesteko dugu sistema patriarkala errotik aldatzea"

Indarra prebentzioan eta erantzunean jarriko duela esan du mugimendu feministak, eta gizartea errotik aldatzera deitu du: "biolentzia, arrazakeria eta gorrotorik gabeko bizitza bizigarrien aldeko hautu erabatekoa egin dugu".

Finalaurrekorako sailkatu da Errenteria

Errenteria eta Andoain sartu dira eta finalaurrekora igaro da Errenteria lau tantoko aldearekin. Finalaurrekoa datorrena steburuan jokatuko dute Debaren kontra. Itzuliko partida berriz, Errenteria-Oreretan izango da ekainaren 4ko asteburuan.

Gehiago