Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bildu: "Ez dugu ezer egingo herritarrik gabe"

Oiartzungo EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusia egin du. Hautagaiak aurkeztu dituzte, eta datozen lau urteetarako "erronkak" zein diren zehaztu.

eh bildu oiartzun ekitaldia kronika Joana Mendiburu alkategaia zutik, zerrendakideak atzean dituela.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/05/20

Oiartzungo EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen (ostirala), Landetxe plazan. Irati Odriozolak egin zuen sarrera, eta zerrendan joango diren hamazazpi hautagaiak oholtzara igotzea gonbidatu zituen.

“Oiartzun herri bizia da, eta horri erantzun nahi dio EH Bilduk”, adierazi zuen. Alderdi eta koalizioek zerrendak osatzeko gero eta arazo handiagoak dituztela nabarmendu zuen, norberaren irudia “publiko” egiten delako eta “borondatezko lan handia” dagoelako.

Odriozolaren esanetan, EH Bilduk osatutako zerrenda “herri mugimenduaren isla” da.

Arloak, aleka

Sarreraren ondoren, datozen lau urteetarako dituzten proposamenak azaldu zituzten hautagaiek, udal gobernura iristekotan bakoitzak eramango lukeenaren arloaren araberakoa.

Formatua telebistako talk-show baten antzekoa izan; Joana Mendiburu alkategaiak egin zituen aurkezle lanak.

Edurne Agirrezabala aktoreak gaitik gairako zubi-lanak egin zituen; esaterako, lehenengo arloari bide emateko ibiltzeko gailu baten beharra duen amona baten papera jokatu zuen.

Ongizate arloa irudikatu zuen horrela. Olaia Lasa Ongizate zinegotzi izateko (egun hala da) hautagaia da, eta azaldu zuen herritarren beharrak identifikatu eta haiei erantzunak eman behar zaizkiela. “Zifren atzean pertsonak daude”, gaineratu zuen, eta zaintza “erdigunera” eramango dutela hitz eman.

Agintaldi honetan martxan jarritako Zaintzadi programarekin jarraituko dutela iragarri zuen, eta zaintzaren sektorea “oso feminizatua” dagoenez, langileen baldintzak hobetzeko bidea urratuko luketela. Oiartzunen 408 familia dira, egun, Ongizate arloaren laguntza jasotzen dutenak.

Kultura eta euskara

Ondoren Jexux Olaziregi (Kultura) eta Aiako Harria Gaztelumendi (Euskara) hautagaiak igo ziren oholtzara. “Udalak baliabideak jarriko ditu, sortzaileek sortzen jarrai dezaten”, esan zuen Olaziregik. Beraien helburua Oiartzun Euskal Herriko kulturgintzaren mapan “erreferente” izatea da.

Gaztelumendik, bere aldetik, berretsi zuen Oiartzun udalerri euskalduna dela, baita UEMAko kide ere, baina lanean jarraitu behar dela, “despistatu gabe”. Izan ere, euskararen erabilera jaitsi da Oiartzunen, azkeneko datuen arabera.

Kanpotik datozenak euskaraz integratzea izango da duten erronketako bat.

Sail berria

Alkatetzara iristekotan, Oiartzungo Udalean sail berria sortuko luketela iragarri zuen Mendiburuk: Ekonomia Soziala eta Subirautza izenekoa. “Ekonomia sozialak, bertakoa zaintzeaz gain, munduari beste begirada bat emango lioke, justuagoa”, azaldu zuen alkategaiak.

Ibon Mitxelena izango litzateke arduradun berria. Bere hitzetan, bi lan-esparru izango ditu proposatzen duten sail berriak. Alde batetik, energiarenean. Udaleko eraikinen eraginkortasunean lan egingo dutela iragarri zuen, eta kiroldegian eguzki-plakekin energia sortzeko instalazioa jarriko dutela. 

Bestalde, elikadura izango da sailaren bigarren hanka. Elikadura Mahaia sortuko lukete, ekoizle, kontsumitzaile eta dendekin.

Feminismoa eta eraldatzea

Oholtzako eserlekuetan  eseri ziren azkeneko bi hautagaiak Nora Velez del Burgo (Berdintasuna) eta Garazi Urdanpilleta (alkateorde izateko hautagaia) izan ziren.

Velez del Burgok gogorarazi zuen aste honetan feministak bi aldiz atera direla kalera. Lehena, LGTBIQ+fobiaren kontrako margotze ekintza egiteko, eta bigarrena, Orioko hilketa matxista eta Villabona-Amasako eraso homofoboa salatzeko.

Feminismoak gizartea “errotik aldatu” nahi duela aldarrikatu zuen Velez del Burgok. Datozen lau urteetan Berdintasun Saila Oiartzungo Feministen Asanbladarekin “elkarlanean” arituko dela iragarri zuen, “bizitza bizigarrien” alde.

Gainera, agortzear den agintaldi honetan onartu den lehenengo Plan Feminista aurrera eramatea izango da arduretako bat, “Oiartzun berdinzaleagoa” lortzeko.

Urdanpilletak, bere aldetik, esan zuen politikak “komunitatea eraldatzen” duela, eta instituzioak horretarako “tresna” izan daitezkeela hala nola “Euskal Errepublika” eraikitzeko. Ekonomiako eragileek, herritarrek eta instituzioek osatzen duten hirukia landuko dutela iragarri zuen.

Kataluniako esperientzia

Ekitaldiak Kataluniako gonbidatu bat izan zuen: Albert Botran Pahissa CUPeko ordezkaria Espainiako Diputatuen Kongresua.

Bertako esperientziak eraman zituen Landetxe plazara. Besteak beste, esan zuen udalek “zeresan handia” dutela gizarte kohesioan. 

Gainera, ekonomia sozialaren arloan, ohartarazi zuen burujabetzarik gabe ez dagoela independentziarik, eta alderantziz. “2017an, botere ekonomiko eta politikoek beren papera jokatu zuten, eta enpresen egoitzak Kataluniatik atera zituzten. Ezin ginen independente izan eta enpresa handi horien menpe bizi”, adierazi zuen. Horregatik, kooperatiben ereduen bidea lantzera animatu zituen bertaratutakoak.

Politika “behetik gora” egin behar dela aldarrikatu zuen, eta proiektu politikoek gazteek duten “energia” behar duela aurrera egin dezan. 

Lau ardatz

Ekitaldia bukatzeko, Mendiburuk beraien proposamenen lau ardatzak laburbildu zituen. Alde batetik, ongizatea. “Jarraituko dugu zaintzen”. Bestetik, arazo globalei erantzuteko ikuspegi lokala erabiltzea.

Hirugarren ardatza euskal kultura eta euskara “loraldian” jartzea. Eta laugarrena bertaratutakoei gonbita izan zen: “Ez dugu ezer egingo zuek gabe”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.