Arraun ikastaroak antolatu ditu Hibaikak
Arraun elkarteak hiru ikastaro txanda antolatu ditu ekaina eta uztaila artean.
Arrauna gertutik ezagutu nahi dutenek, ez dute aitzakiarik. Izan ere, Hibaika Arraun Elkarteak udan hainbat ikastaro txanda antolatu ditu uretako kirol horretan hasi nahi dutenentzat.
Hiru ikastaro txanda antolatu dituzte horretarako. Lehenengoa, ekainaren 26tik 30era izango da, 10:00etatik 12:00etara. Bigarren txanda, uztailaren 10etik 14ra egingo dute, 10:00etatik 12:00etara. Hirugarren eta azken txanda, berriz, uztailaren 17tik 21era egingo dute, 09:00etatik 11:00etara.
Izena eman nahi dutenek Hibaika Arraun Elkartearen posta elektronikora mezua bidali behar dute. Horretarako, egin klik hemen.
Jarraian dagoena, Hibaika Arraun Elkarteak egin duen bideoa da.