2023/5/22

otxe oiartzungo btt saria

Mendi bizikletek Urkabe hartuko dute, OTXEk antolatutako proban

Oiartzungo BTT Sari Nagusia antolatu dute astebururako, cross country olinpiko modalitatean. Gipuzkoako Txapelketa izango da.

Aparkaldi mugatua Arraitokira eta Altzatera zabaltzeko proposamena, agintaldiko azken udalbatzarrean

Ostegunean izango dute herriko hamahiru zinegotziek 2019-2023 aro politikoko azken osoko bilkura.

Munttarperen kontra, Donibanek irabazi du "ohorea"

"Ohorea" besterik ez zuten jokoan lezoarren aurka. Gazteak ere garaile izan ziren kopako azken partidan, denboraldia borobil itxiaz.

pint of science

Trago bat zientzia, lagunartean

Gaur hasiko da Pint of Science jaialdia. Zientzia tabernetara eramango dute, modu ulergarrian azalduta. Asteartean, saioa Manuel tabernan.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Ana Alfageme Aliste (Ezker Anitza)

"Eskola publikoak, Trintxerpetik, herri osoari egiten dio harrera"

Ezker Anitzak ez du ordezkaritzarik egun Pasaiako Udalean. Estreinakoz herritarrak ordezkatzeko gogotsu da Ana Alfageme trintxerpetarra.

javier busselo ortega
UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Javier Busselo Ortega (Elkarrekin Podemos Oiartzun)

"Nire lana bideratuta egongo da zerbitzu publikoak zaindu eta indartzera"

Lehenengo aldiz aurkeztuko da Elkarrekin Podemos Oiartzunen. Bi udal talde dauden udalbatzan hirugarrena erantsi nahi diote.

"Publikoaren indarra babestera" deitu du Irene Monterok

Udal eta Foru Hauteskunde kanpainaren barruan, Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak Errenteria-Orereta bisitatu du gaur. Maite Gartzia, Elkarrekin Errenteriako alkategaiaren eskutik Lekuona Fabrika eta Emakumeen Etxea bisitatu ditu, besteak beste Monterok.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Antonio Vicente Zubikoa (PP Errenteria-Orereta)

"Ongizate sozialean eta modernizazioan, Europaren buru bihurtuko du gure proiektuak Errenteria"

2011-2015 agintaldian izan zuen azkenekoz ordezkaritza Errenteriako Udalean PP alderdiak, zinegotzi bakarrarekin. Alderdi Popularraren zerrendaburua Antonio Vicente Zubikoa da.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Alex Garagarza Roteta (Elkarrekin Podemos Lezo)

"Jende guztiaren eskubideak bermatzeko aurkeztu gara"

Lehenengoz aurkeztu du Elkarrekin Podemosek udal hauteskundeetarako hautagaitza Lezon. Haien zerrendaburu Alex Garagarza Roteta da.

Arraun ikastaroak antolatu ditu Hibaikak

Arraun elkarteak hiru ikastaro txanda antolatu ditu ekaina eta uztaila artean.

Olinpiadak egingo ditu Familian Jolasean programak larunbatean

Parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute aurretik, eta horretarako azken eguna hilaren 25a izango da; 10:00ak baino lehen eman beharko dute izena.

EAJ: "Abangoardiako Lanbide Heziketan Errenteriak duen hezkuntza eskaintza zabala balioan jarri nahi dugu"

Elixabete Murua EAJren alkategaia, eta jeltzaleen hezkuntza arloko ordezkariak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin bilera egin dute.

atsolorra

45 oiartzuar berriri eman diete ongietorria, komunitatean

2022an jaiotako oiartzuarrei harrera egin diete, zapi bat emanez eta zuhaitza osatuz. Arizmendienean giro polita sortu dute.

Urteko lehen bainua, Xoxolurrekin

Xoxolur Mendi Klubeko kideek sasoiko zortzigarren irteera egin zuten atzo. Itsas ertzeko mendiaz gozatu, eta itsasoa besarkatu zuten.

plenoa oiartzun

Agintaldiko azkeneko plenoa egingo dute asteazkenean

Hamalau puntuko gai-zerrenda izango du maiatzeko ohiko udalbatzarrak. Ohiko gaiak izango dira plenoan aztertuko dituztenak.

"Lezo hobea egiteko programa" aurkeztu du EAJk

Jesus Mari Martiarenak agintean izandako bi legealdiei balioa eman, eta etorkizunerako asmoen berri eman du.

Madelenetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak, Xenpelar Etxean

Gaur arratsaldean zabalduko dute erakusketa Xenpelar etxean, eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute hilaren 30era arte.

Gehiago