Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Antonio Vicente Zubikoa (PP Errenteria-Orereta)

"Ongizate sozialean eta modernizazioan, Europaren buru bihurtuko du gure proiektuak Errenteria"

2011-2015 agintaldian izan zuen azkenekoz ordezkaritza Errenteriako Udalean PP alderdiak, zinegotzi bakarrarekin. Alderdi Popularraren zerrendaburua Antonio Vicente Zubikoa da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/22

Zergatik eman behar diote botoa herritarrek zuk ordezkatzen duzun proiektu politikoari?
Errenteria herri osoaren kohesio sozial eta politikoa lortzeko proiektua delako gurea. Izan ere, dugun proiektu sozial eta ekonomikoak Errenteria Europaren buru bihurtuko du, ongizate sozialean eta udalerriaren modernizazioan.

Alkate bazara zein izango da egingo duzun lehenengo gauza?
Alderdi politiko guztietako ordezkariekin bilduko nintzateke, jakina, bide orri komuna abiatzeko elkarrekin. Argi dut gizarte gisa aurrera egingo genukeela horrela. Hainbeste ika mika politikoekin eta irtenbide eskasekin nekatuta dago jendartea, eta herriarentzat lan egitea dagokigu, Errenteriarentzat eta bere etorkizuna eraikitzeko.

Populazioaren %25 65 urtetik gorakoa da. Eros ahalmena bermatzeko pentsio nahikoak ere ez dituzte kasu askotan, zer esanik ez emakumeak diren pentsiodunen kasuan. Zein politikak jarriko dituzue martxan adinekoei erantzuteko?
Kasu bakoitza indibiduala da, eta hortaz, bakoitzari urgentziaz, ahalik eta azkarren erantzun bat eman beharko genioke ez daitezen babesgabe gelditu. Ez litzateke, hala ere, bidezkoa izango arau orokor bat egitea, pentsiodun ugari kaltetu eta beste batzuei mesede eginez.

Hamar Errenteriarretik batek egiten du euskaraz kalean. Ezagutza %42koa eta erabilera %10,9koa. Neurririk aurreikusi duzue erabilera sustatzeko?
Euskadin elebitasuna oso garrantzitsua da gure kulturaren parte delako. Errenterian migrazioak ere ,pisu handia du, bestalde. Guztiei eman behar zaizkie erraztasunak bertako hizkuntzarekin integratzeko.

Herritarrek, euskara gutxiago edo gehiago erabiltzearen inguruan eragitea zailagoa iruditzen zait, egungo ereduak derrigorrezkoak izateak, gutxiestea ere badakar nire ustez, eta zaildu euskara erabiltzea.

Herri bat, 15 auzo. Zein garrantzia dute auzoek zuk ordezkatzen duzun proiektu politikoan?
Auzo bakoitzak bere arazoak ditu, bere beharrak, eta noski horrek auzo bakoitza, banan bana aztertzea eta eskatzen du irtenbide eraginkorrak emateko. Auzoak hoberen ezagutzen dituztenak eragile sozialak dira, baita haietan dauden arazo edo kezka nagusiak ere. Hortaz, eragile horiekin batera egin beharko dugu aurrera errenteriarren ilusioa berreskuratzeko.

Alkatetza erdiesteko edo eroso gobernatzeko alderdi arteko itunak aurreikusi dituzue. Norekin?
Alderdi popularra, eta neu bere ordezkari gisa, Errenterian beti izango gara prest akordio politiko puntualak egiteko beste alderdiekin, beti ere, herriaren hobe beharrez bada. Izan ere, gure helburua eraikitzea da, ekitate soziala eraiki nahi dugu, eta ez suntsitu.

 

OARSO BIDASOKO HITZAk herri guztietako alkategaiei egindako elkarrizketak publikatuko ditu. Hautagai horiek HITZAk emandako galdetegi bat erantzun dute, eta herri bakoitzeko alkategai guztiei galdera berberak egin zaizkie. Elkarrizketak 2019ko udal hauteskundeen emaitzen arabera publikatuko ditu HITZAk, boz gutxien jaso zituen alderditik hasita, gehien bere egin zituenera arte.

Honakoa Errenteria-Oreretako lehenengo elkarrizketa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.