Agintaldiko azkeneko plenoa egingo dute asteazkenean

Hamalau puntuko gai-zerrenda izango du maiatzeko ohiko udalbatzarrak. Ohiko gaiak izango dira plenoan aztertuko dituztenak.

plenoa oiartzun Egungo udalbatza osatzen duten ordezkariak azken aldiz elkartuko dira etzi.

2019-2023 agintaldia agortzen ari da, baina Oiartzungo udalbatzak maiatzari dagokion ohiko udalbatzarra egin behar du oraindik.

Asteazken arratsaldean —hilak 24— izango da. 18:00etan hasiko da agintaldiko azkeneko plenoa, eta hamalau puntu izango ditu.

Gai-zerrenda

  1. Aurreko batzarren akten onarpena.
  2. Arraztalo Elkartea eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena onartzea.
  3. Oarsoaldea S.A.ren 2023ko gestio planaren egikaritzarako bi entitateen arteko hitzarmenaren baitan lehen hiruhilekoaren ordainketa onartzea.
  4. Inmobiliaria de Orio Txoko Txiki S.L.k Mendibilko parkean dituen lurrak eta ELI-6 eremuan udalaren eraikigarritasunaren arteko trukaketa onartzea.
  5. Txarondo herri-bidea jabari publikoko ondasuna berreskuratzeko espedientean alegazioak ezeztea eta berreskuratze erabakia berrestea.
  6. Oiartzungo udal mugapean bidaiarien hiri-garraio zerbitzuaren kontratuan Autobuses Cuadra, S.A. enpresak eskatutako zerbitzu-kontratuaren oreka ekonomikoaren berrezartzea ezestea.
  7. Elorsoro Kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekua udal instalazioen zerbitzu emakida kontratuaren oreka ekonomikoa berrezartzeko eskaera (4. hiruhilabetea).
  8. Oiartzungo Udaleko 2023. urteko lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea.
  9. Oiartzungo Udaleko korporazio-kideen interesen erregistroak eratzea eta dagozkion aitorpenak egiteko ereduak eta aurkezpen araubidea onestea.
  10. Hainbat udal zergetatik eratorritako zorrak kobraezinak aitortzea.
  11. 2022 ekitaldiko Oiartzungo Udalaren aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzea.
  12. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
  13. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  14. Eskari-galderak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.