EAJ: "Abangoardiako Lanbide Heziketan Errenteriak duen hezkuntza eskaintza zabala balioan jarri nahi dugu"
Elixabete Murua EAJren alkategaia, eta jeltzaleen hezkuntza arloko ordezkariak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin bilera egin dute.
Elixabete Murua EAJren alkategaia, eta jeltzaleen hezkuntza arloko ordezkariak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin bilera egin dute. Komunikabideetara helarazitako prentsa oharrean azaldu dutenez, sailaren gaurkotasunaren errepasoa egin eta iritziak trukatzeko aukera izan dute.
Bai Bildarratzek bai Errenteriako jeltzaleen hezkuntza arloko ordezkariek Errenteriak abangoardiako Lanbide Heziketan duen hezkuntza eskaintza zabala nabarmendu dute, “horien artetik bereziki, Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxe Integratua nabarmendu dugu, abangoardiako LHri eskainia, euskal ekonomian oso esparru desberdin eta garrantzitsuetan”.
Jeltzaleek erantsi dutenez, “eskola segregazioari aurre egitea helburu duen programa pilotuaren berri ere eman du Bildarratzek bileran. Errenterian jarri da abian”. Matrikulazioa ere izan zuten hizpide azkenik, , “gai horren inguruan sortu den eztabaida mahai gainean jarri dugu”.