Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik
Uztailaren 3ra arte izango da ordaintzeko aukera.
Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea zabaldu du udalak. Uztailaren 3ra arte izango da horiek ordaintzeko aukera; helbideratuta dauden ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko direla jakinarazi du, bestalde.
Helbideratuta ez dutenek Zu! zure udala arreta zerbitzuan, edo webgunearen bidez egin dezakete ordainketa. Behin epea bukatu ondoren, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo dio udalak, eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko ditu.