Madelenetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak, Xenpelar Etxean
Gaur arratsaldean zabalduko dute erakusketa Xenpelar etxean, eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute hilaren 30era arte.
Madalenak iragarriko dituen kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera izango da gaurtik ekainaren 3a arte, astelehenetik larunbatera. Izan ere, erakusketa antolatu du udalak Xenpelar Etxean, eta hura bisitatzeko aukera izango da 17:00etatik 20:00etara. Bertara bildutakoak aurrez hautatutako lanak dira, kategoria orokorrekoak, zein haurren kategoriakoak.
Kartel irabazlea aukeratzeko hilaren 31n bilduko da epaimahai kalifikatzailea. Egunean bertan jakinaraziko dute kartel irabazlea zein izan den.
Halaber, Herri Saria ere orduan jakinaraziko dute, eta gaurtik izango dute herritarrek gustukoen duten lana bozkatzeko aukera Xenpelar Etxean bertan.
