Olinpiadak egingo ditu Familian Jolasean programak larunbatean
Parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute aurretik, eta horretarako azken eguna hilaren 25a izango da; 10:00ak baino lehen eman beharko dute izena.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/12/whatsapp-image-2021-12-21-at-11-28-15.jpeg)
Familia Jolasean programak olinpiadak antolatu ditu larunbat arratsalderako. Gaztañoko erabilera anitzeko gunean egingo dituzte olinpiadak, 16:30etik 18:30era.
Parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute aurretik, eta horretarako azken eguna hilaren 25a izango da; 10:00ak baino lehen eman beharko dute izena, gainera, interesdunek. Izena emateko, egin klik hemen.
Familian Jolasean programaren bidez, familia artean euskarare erabilera sustatzea du helburu Errenteriako Udalak, aisialdiko jardueren bidez.