"Administrazio publikoan elkarlanaren aldeko bidea landu dut beti"
Eskarmentu handikoa da politikan Jose Manuel Herzog. PPren Lezoko zerrendaren buru da.
Zergatik eman behar diote botoa lezoarrek zu zeu zerrendaburu zaren hautagaitzari?
Arlo publikoan esperientzia handia dudalako. Arlo publikoan egindako lanean aukera izan dut pertsona askorekin harremana izateko, eta ez dut gogoan pertsona bat bera ere harekin izan dudan gairen bat konpondu gabe utzi dudanik. Giza harremanak zail dira askotan, baina administrazio publikoan beti elkarlanaren aldeko bidea landu dut, baita enpresan nahiz arlo partikularrean ere.
Alkatetzara iritsiko bazinete, zein izango litzateke lehenengo egingo zenuten gauza?
Iruditzen zait neurri baten berri ematea gehiegi hitz egitea dela. Hau da, alkateek gaizki egindakoek, eragin ezkorra izaten dute. Baina erratzeko beldurrik gabe esan dezakedan gauza bat da herrian dauden gaizki argiztatutako pasabideen arazoa konpontzeko soluzioak proposatuko ditudala, eta barrera arkitektonikoak ezabatzeko lan egingo dudala. Gainera, haurren parkeetan segurtasun mantentze lanen alde egingo dut.
Udalak, zein harreman izan behar du portuarekin?
Portuak herriari hautsa, gai kutsakorrak, eta zarata ematen dizkio egun. Pasaiako Portuko Agintaritzan Lezok erreferente kualifikatu bat eduki beharko luke. Ez naiz ari lanpostu berri bat sortzeaz, baizik eta udaleko teknikari batek-edo ordezkatu beharko luke herria bertan.
Txatarraren oxidatze prozesua exotermikoa da. Horrek esan nahi du txatarra mendixken erdialdeko tenperaturak etengabe gora egiten duela. Suteak prebenitzeko, txatarra mendixkak ureztatzen dira maiztasun batekin. Hori egoki zaindu behar da. Ez du zentzurik guk geuk auto bat erosten dugunean tasa berezi bat ordaintzea, auto hori desegiteko tokira doanean ingurumen trataera egokia izan dezan, eta aldi berean Erresuma Batutik txatarra ekartzea bateriak, klabeak eta pneumatikoak dituena. Txatarrak sortzen dituen ur zikinek itsasoa kutsatzen dute, eta sute kasuan, lezoarrak dira kea arnastu behar dutenak.
Mugikortasuna, trafikoa eta aparkalekuak. Zer neurri proposatzen dituzue?
Herritarrek ez dituzte tasak ordaindu behar lurzoru publikoa erabiltzeagatik, ez dutenean onurarik jasotzen gainera. Gainera, udala eta Eusko Jaurlaritza, bere A-8 autobidearekin, bide-lapurren antzerakoak dira.
Aparkalekuen gaian, Lezok duen arazoa da hainbeste auto aparkatzeko ez dagoela espazio fisikorik. Antxon, adibidez, industriarako eraikin izan zirenak erabiltzen ari dira aparkalekuak egiteko. Lezon eraikina egin daiteke autoak aparkatzeko, lur gainetik eta azpitik hainbat solairu izango lituzkeena. Eta horrek derrigorrean ez du udalaren finantzazioa izan behar, baldin eta plaza gehienak lezoarrek eroste badituzte, beste plazak errotaziorako utziz.
Euskararen erabilera, ez dator bat ezagutzarekin. Zer egingo zenukete erabileran eragiteko?
Hizkuntza baten erabilerak aliketa batekin du harremana. Azalduko naiz: aliketak bere horretan ez du ezertarako balio, baina helburu baterako erabilera praktikoa ematen zaioenean bai. Nire partetik, nire euskara maila eskasa erabiltzen dut nire lanbideari lotutako ‘abstracts’-ak irakurtzen ditudanean; zentzu horretan, Perez Iglesias doktorearen lana nabarmendu nahi dut, bere produkzio osoa euskaraz egiten duelako. Hau da, hizkuntza teknikoak, guztiz menderatzen ez den hizkuntza bat ulertzea errazten dut. Euskara etxeko erabilerarako eta txikikerietarako uzten badugu, hizkuntza unibertsal bezala ez du aurrera egingo. Aldiz, eta adibide bezala, dugun kultur aretoan maiztasun zehatz batekin euskarazko hitzaldiak ematen badira, hainbat sektoretako jende ezagunarekin, erabileran aurrera urratsa egingo genukeela usten dut.
Maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren, gobernu akordioetarako ateak zabalik dituzue?
Gai publikoak ulertzeko beste erarik ez dut, akordioaren bidea ez bada. ‘Concejal’ hitza kontzejutik dator: elkartzetik, eta den-denaz hitz egitetik, beti.
OARSO BIDASOKO HITZAk herri guztietako alkategaiei egindako elkarrizketak publikatuko ditu. Hautagai horiek HITZAk emandako galdetegi bat erantzun dute, eta herri bakoitzeko alkategai guztiei galdera berberak egin zaizkie.
Elkarrizketak 2019ko udal hauteskundeen emaitzen arabera publikatuko ditu HITZAk, boz gutxien jaso zituen alderditik hasita, gehien bere egin zituenera arte. Honakoa Lezoko bigarren elkarrizketa da.