Herri zerrenda
Oiartzungo udalbatza berria eratu dute gaur goizean. Herritarren eta udalaren artean "elkarlan sendoan" jarraitu nahi dutela adierazi du alkate berriak.
Aizpea Otaegi Mitxelenak, bigarrenez jaso du Errenteria gidatzeko aginte makila. Eskertuta, hunkituta eta "herri hobea eraikitzen jarraitzeko" konpromisoarekin hartu du kargua.
Zortzi urtez bere izan duen aginte makila eman dio gaur Izaskun Gomezek alkate berriari. Txalo, lore eta dantza artean hartu dute Alberro.
Hurrengo agintaldirako gobernagarritasuna bermatuko duen akordioa modu publikoan sinatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak. 2011n hasitako bidea indartzera dator gobernu itun berria.
Izaskun Gomezen (PSE-EE) bi agintaldiko zikloa bihar bukatuko da. EH Bilduk udalbatzarrera joateko deia egin die herritarrei.
Bihar eguerdian sinatuko dute akordio hori, modu publikoan. Orduan emango dituzte, zehatz, akordioaren nondik norako guztiak.
Jesus Mari Martiarenak gutun bidez eskerrak eman dizkie lezoarrei, alderdikideei, gobernukideei, gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariei, eta udal langileei.
EH Bildu izan da lehen indarra Pasaiako lau barrutietan. Sei zinegotzitik zortzi izatera pasa da, eta abstentzioak gorako joera izan duen agertokian, botoetan gora egitea ere lortu du. Herritarren konfiantza eskertu du Teo Alberrok.
Bigarrenez izango da alkate Otaegi, buru duen zerrendak herritarren babes zabala jasota laugarrenez. Hauteskundeen emaitzaren atzean, hamabi urtez EH Bilduk egindako lanaren aitortza dagoela sinistuta dago.
Oiartzunen ez da sorpresarik egon, eta EH Bilduk ordezkari bat irabazi du, EAJren kaltetan. Herritarrekin eta eragileekin elkarlanean jarraitu nahi dute gobernu berria osatuko dutenek, haiei protagonismoa emanez.
Jeltzaleen zerrendaburu Loreto Osak ziurtatu du oposizio "propositibo eta eraikitzailea" sustatuko duela alderdiak datorren legegintzaldian.
Udal karguen eskualdatzea larunbat eguerdian egingo dute. Udaletxekoak bukatuta, alkate eta zinegotzi ohi izango direnak omenduko dituzte.
Zuzeneko jarraipena egiteko aukera jarriko du udalak herritarren esku: streaming bidez, eta Herriko plazan jarriko duen pantaila erraldoiaren bidez.
Pasaiako indar nagusiak ziurtatu du dagoeneko lanean ari direla ordezkariak, lehen seihilekorako promestutako konpromisoak betetzeko.
Lortutako emaitzen gaineko balorazio baikorra egin du Loreto Osa zerrendaburu jeltzaleak. Hura ere kezkatuta du abstentzio tasa altuak.
Bitan izan ezik, gainontzeko auzo guztietan nagusi izan da EH Bildu atzoko hauteskundeetan.
Herriko zazpi hautets barrutietan nagusitu da EH Bildu, eta EAJ izan da bigarren hautesleku guztietan. Datuak, aletuta.
Pozik azaldu da Aizpea Otaegi emaitzekin, baina kezka ere badu abstentzioak gora egin duelako. Herritarrei babesa eta konfiantza eskertu die.
Korporazioa osatuko duten hamazazpi zinegotzietatik 11 berriak izango dira. EAJko zinegotziek errepikatuko dute.
Lezoko alkate izango denak eskerrak eman dizkie lezoarrei eman dieten konfiantzagatik. Hunkituta hitz egin du.