Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Loreto Osa: "Bihotzez eskertzen dugu gure hautagaitzan jarritako konfiantza"

Lortutako emaitzen gaineko balorazio baikorra egin du Loreto Osa zerrendaburu jeltzaleak. Hura ere kezkatuta du abstentzio tasa altuak.

Loreto Osa Ocon.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/05/30

Pasaiako Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) hauteskundeen emaitzen balorazioa egin du. 2019tik hona 223 boto-emaile galdu badituzte ere, PSE-EEren gainbeheragatik bigarren indar da orain Loreto Osa Ocon buru duen zerrenda, eta zinegotzi kopurua lauan mantentzea lortu dute jeltzaleek.

Hori horrela, esker onez mintzatu zaie Osa babesa adierazi dietenei: “Bihotzez eskertzen dugu gure hautagaitzan jarritako konfiantza”. Pasaiako bigarren indarrak herriko talde politiko guztiekin harremanetan jartzeko konpromisoa hartu du, “elkarguneak bilatu” eta programak mahai gainean jarrita akordioak lotzeko. 

Herriko indar nagusi EH Bildu zoriontzeko tartea ere hartu du eledun jeltzaleak. Ez haiek bakarrik, baita udalbatza berria osatuko duten beste bi alderdiak ere, PSE-EE eta Ahal Dugu-Aliantza Berdea.

Atzera begira, asebete
Legegintzaldi berriari atzera begirakoa eginda ekin nahi izan dio Osak. “Pozik gaude urte hauetan egindako lanarekin”, mintzatu da, “Pasaiak hobera egin du nabarmen azken lau urteetan, aurrera egin du eta Pasaiaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, udalerri hobea izan dadin”.

Zerrenda osatu duten alderdien programa gehienetan errepikatzen dira proiektu nagusietako asko, eta horrek akordioetarako aukerak ekarriko dituela sinetsita dago Osa. “Programa horiek ahalik eta babes handienarekin garatzea espero dugu, guztiok Pasaia hobe baten alde eta etorkizunera begira lan egin dezagun”, mintzatu da.

Aurretik Teo Alberro eta Julen Rodriguezek egin bezala, Osak ere kezka ageriko egin du herriko abstentzio tasa altuari erreparatuta (%46,5). “Balorazio sakona” egiteko garaia dela uste du. “Demokrazian sinesten duen alderdia gara, eta abstentzio altuak alderdi politiko guztiak sakon hausnartzera eraman behar gaituela uste dut”.

EAJren boto-emaileei eta, orobat, pasaitar guztiei zuzendu zaie jeltzalea bukatzeko. “Eskerrik asko gugan konfiantza izan duzuen guztioi. Pasaiako emaitzek gure udalerriaren aniztasuna erakusten dute, eta aniztasun hori kontuan hartu behar da eta errespetatu egin behar da, gure alderditik egiten dugun eta egingo dugun bezala. Orain arte egin dugun bezala, Pasaia hobe baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, ongizatea bultzatuz eta pertsonak erdigunean jarriz, etxebizitza eta enplegu aukera berriekin, modu eraikitzailean lan eginez”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.