Udal ordezkari izan direnei esker ematea egingo die EH Bilduk

Udal karguen eskualdatzea larunbat eguerdian egingo dute. Udaletxekoak bukatuta, alkate eta zinegotzi ohi izango direnak omenduko dituzte.

eh bildu 2019-2023 EH Bilduk agintaldian izan duen taldearen argazkia (bat falta da), aurreko kargu-hartze ekitaldian.

Datorren larunbatean, hilak 17, maiatzaren 28an herritarren botoek erabakitako udal ordezkariek bere kargua hartuko dute. 12:00etan izango da kargu-hartze ekitaldia, udaletxean.

EH Bilduk deia egin die bere komunitateko kideei plenora joan daitezen. Bukatzean, eskerrak emateko ekitalditxoa egingo dute Done Eztebe plazan. Bukatzear den agintaldian izan dituzten hamabi ordezkarietako hamarrek utziko dute kargua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.