2023/6/14

oiartzun irratia 24. urteurrena

Oiartzun Irratiaren 24. urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu dute

Uztailaren 15ean izango da bazkaria. Ondorengorako ekitaldiak antolatu dituzte irratikoek. Txartelak salgai daude, uztailaren 7ra arte.

Asteburu oparoa Pasaia Kayakeko kirolarientzat

Iruñean hiru garaipen eskuratu dituzte pasaitarrek; Garesen aldiz, sei urre lortzeko gai izan dira.

Emakumeek idatziko dute Atlantikaldiaren bitakora

Atlantikaldiaren hamargarren ekitaldian ariko diren zortzi artista nagusiak iragarri dituzte gaur. Zortzitik sei, emakumeak dira. Irailaren 14tik 17ra egingo dute kultur topagune eta musika jaialdia.

gazte eguna 2023 oiartzun jendetsuena

Inoizko Gazte Egunik jendetsuena izango da 2023koa

Osteguna izango da transferentzia bidez ordaintzeko azkeneko eguna. Ostiralean egin daiteke eskudirutan, ardurak banatzeko batzarrean.

Udaburuko suaren lehen garra piztuko dute bigarrenez

Orereta Ikastolak Sorgingarra jaia antolatu du, udaburuko suaren izaera paganoa nabarmendu eta indartu asmoz.

eh bildu 2019-2023

Udal ordezkari izan direnei esker ematea egingo die EH Bilduk

Udal karguen eskualdatzea larunbat eguerdian egingo dute. Udaletxekoak bukatuta, alkate eta zinegotzi ohi izango direnak omenduko dituzte.

Txupinazo txikia prestatzen hasteko saioa egingo dute

Uztailaren 21ean 17:30ean madalenetako txupinazo txikia piztuko dute, eta horren bueltan jai ederra egin. Horri begira prestaketa saioa egingo dute hilaren 21ean.

Alkate berria izendatzeko udalbatzarra, larunbatean 11:30ean

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan EH Bilduk gehiengo osoarekin irabazi zuelako, Mikel Arruti izendatuko dute alkate.

Julene Azpeitia Saria ere, Legorbururen poltsikora

Iñigo Legorburuk poesia saileko helduen saria eskuratu du Durangoko sariketan.

Errenteriako Udaletxea.

Udalbatza eratzeko bilkura, larunbatean 11:00etan

Zuzeneko jarraipena egiteko aukera jarriko du udalak herritarren esku: streaming bidez, eta Herriko plazan jarriko duen pantaila erraldoiaren bidez.

Eskolako Agenda 2030ean egindako lana aurkeztu dute ikasleek

Energiaren eta hondakinen gaiak jorratu dituzte Lezo Institutuko ikasleek, eta ikasturtean zehar hainbat egitasmo gauzatzeaz gain, lanketaren ondorio diren bost eskaera aurkeztu dizkiote udalari.

KAE estropada egingo dute San Pedron, igandean

ETE eta KAE 1 kategorietan izango da lehia. Estropadak San Pedroko aparkalekuetan zenbait aldaketa eragingo ditu.

Gehiago