Pello Añorgak ipuinak kontatuko dizkie haurrei, ostiralean
2 eta 3 urteko haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa saioa izango da, Manuel Lekuona bibliotekan. Heldu bakarrak lagun dezake haurra.
2 eta 3 urteko haurrentzako ipuin kontaketa saioa antolatu dute. Pello Añorga arituko da kontu kontari, datorren ostiralean, hilak 26. 17:00etan izango da, Manuel Lekuona bibliotekan.
Liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, heldu bakar batek lagun dezake haur bakoitza. Horrez gain, adin tartea errespetatzeko eskatu dute, Añorgaren saioa 2-3 urte arteko haurrentzako izango baita.