Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

700 sinadura eta Podemos, EAJ eta EH Bilduren babesa

Ehunka lagunek babestu dute Antxoko jolasguneen konponketarako eskaera. Salatu dute PSE-EE dela herritarrekin bildu ez den alderdi bakarra.

Katuen Etxadiko parkea, prezintoarekin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/05/24

Martxoan sinadura bilketa abiarazi zuten Pasai Antxoko “lau amatxok”, barrutiko plaza eta jolasguneen konponketa eta mantenu egokia eskatzeko. Ordutik 700 sinadura jaso dituzte herri eskaeraren bultzatzaileek, eta prozesuaren balorazioa egin nahi izan dute.

Sinadura sorta eskutan, bilera bana eskatu zieten antxotarrek Pasaian ordezkaritza duten lau alderdiei: PSE-EE, EH Bildu, EAJ eta Ahal Dugu-Podemos. Lehen hiruek baiezko erantzuna eman zieten, eta bakoitzeko zinegotziekin buelta bana eman zuten sinaduren arduradunek zaharberritzea eta egokitzapena behar duten Antxoko zonaldeetatik; nagusiki, Biteri plaza eta Katuen Etxadiko parkea.

Biteri plaza eta Katuen Etxadiko parkea
Frontoi zaharrari dagokionez, obrek Gure Zumardian jarraitu artean Antxoko plaza bakarra izango denez gero, orube hori egokitu eta “txukuntzeko” eskaera egin diete ordezkari politikoei. Besteak beste, udalak gordeta dituen Gure Zumardiko parkeko zabuak bertan behin-behinean ezar litezkeela uste dute, eta berdina Ibaiondoko zabalgunean zeuden kanasta eta footcab mahaiarekin. Aisia azpiegitura horiek obrengatik deuseztatuta gelditu dira.

Finean, Biteri plaza bizigarriagoa izan dadin egokitzea da antxotarrek nahi dutena, obrak “jasangarriagoak” izan daitezen. Horretarako ez legoke soberan, halaber, “eserlekuren bat eta estalpe xume batn bitarterako”. Herritarrekin elkartu diren alderdikideek hobetzerik badela aitortu diete bizilagunei.

Parkeari dagokionez, hilabeteak daramatza alde batetik eta bestetik hautsita, eta prezintatuta dago gaur egun. Udalak ofizialki ezer iragarri ez badu ere, gobernuko ordezkariek aitortu izan dute bertan ur parke berri bat sortzea dela asmoa. Hori noiz egingo den, baina, ezjakina da gaur-gaurkoz. Bitartean non jolastu behar dute Antxoko familiek, Luzuriagakoaz gain, hori baita barrutian dagoen haur parke bakarra.

Udal ordezkarien erantzuna
Asebete agertu dira bizilagunak EH Bildu, EAJ eta Ahal Dugu-Podemoseko zinegotziekin elkartu izanagatik, baina deitoratu dute alkatearen alderdiko inor ez gerturatu izana egoeraren berri bertatik bertara izatera. Zuzenean interpelatu dute Izaskun Gomez: “Prentsan argitaratutako ohar baten bidez, alkateak ez zion inongo balorerik eman bizilagunen eskaerari, eta etorkizuneko Pasaian pentsatu behar genuela erantzun zigun. Horrela egingo ez bagenu bezala!”. Gainontzeko alderdien jarrera “bestelakoa” izan dela esan dute.

Kolore bateko edo besteko, herritarren ordezkariak denak direnez gero, elkarlanean jarduteko eskatu diete herritarrek hamazazpi zinegotziei: “Haien artean ados jar daitezela eskatu nahi diegu, udalgintza sanoa egin dezatela, sintonia bereko erritmoan jar daitezela dantzan. Antxotarrok asko eskertuko diegu”. Zaurgarrienengan jarri dute arreta, bukatzeko: “Ez dugu haur belaunaldi oso bat azpiegitura hondatu hauetara zigortu nahi. Ezta agureak eta mugikortasun urriko herritarrak ere”.

Jarraian, hiru alderdietako ordezkariekin emandako paseoen argazkiak.



Erlazionatutako edukiaKatuen Etxadiko parkea eta Biteri plaza konpontzeko sinadurak biltzen ari dira
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.