Eztena Antzerki jaialdiaren barruan hiru tailer antolatu dituzte. Horietarako izena hilaren 31 baino lehen eman behar da.
Aitor Gonzalez aurreko hauteskundeetan boto batzuengatik lortu ahal izan ez zuena saiatuko da egiten oraingoan.
dbSariak iniziatibaren hamargarren ekitaldia egingo dute ostiralean Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuak antolatuta institutuaren kiroldegian 10:00etan hasita.
Maiatzaren 28ko hauteskundeei begirako ekitaldi nagusia egin zuen atzo arratsaldean EH Bilduk. Aizpea Otaegi egungo alkate eta datozen hauteskundeetarako koalizio subiranistaren zerrendaburua, Maddalen Iriarte Gipuzkoako Foru Aldundirako Ahaldungai Nagusia, eta Mertxe Aizpurua Espainiako Diputatuen Kongresuan EH Bilduren ordezkaria mintzatu ziren Lekuona Fabrikak hartu zuen ekitaldi politikoan.
Lau zinegotzi ditu egun EAJk Pasaian. 2019an hasi zuen bere ibilbide politikoa Osak, eta bigarren legealdiari alkategai gisa helduko dio.
Ehunka lagunek babestu dute Antxoko jolasguneen konponketarako eskaera. Salatu dute PSE-EE dela herritarrekin bildu ez den alderdi bakarra.
Auzoz auzo, lekukoa pasatzen ari dira. Asteburuan, Alabergaren txanda da eta egitarau zabala ondu du jai batzordeak auzotarrei zein Alaberga kanpotik gerturatzen direnei begira.
Auzoko lokal berrian eman beharko dute botoa, estreinakoz datorren igandean. Beste hauteslekuen berri eman du udalak.
Abuztuaren 20tik 26ra egingo dute bidaia Andorrara; hainbat mendi irteera egingo dituzte bertan.
Pasa den asteburuan lau partida jokatu dituzte, eta Markos-Bereziartuak finalerdietarako txartela lortu du. Larunbatean erabakiko da.
Igandeko udal eta foru hauteskundeetako mahai guzti-guztiak herriko kiroldegian jarriko dituzte. Aparkalekuan murrizketak izango dira.
Sorkuntzak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dituzte 18 urtetik beherako pasaitarrek. Edozein modalitate artistikokoak izan daitezke.
La motora talde pasaitarrak antzerki-performancea eskainiko du kalean, "guztiok beldurtzen gaituen" bakardadeari buruz hausnartzeko.