Oiartzungo bikote bat arituko da pala txapelketako finalean

Pasa den asteburuan lau partida jokatu dituzte, eta Markos-Bereziartuak finalerdietarako txartela lortu du. Larunbatean erabakiko da.

Zutik, Agirre, Ugartemendia, Toledo epailea, Rosa eta Aizpuru. Makurtuta, Markos, Bereziartua, Cabaleiro eta Arruti.

Pasa den asteburuan, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko lau partida jokatu zituzten. Bi finalerdi falta dira zalantza guztiak uxatu eta finalistak zeintzuk izango diren jakiteko.

Hirugarren Mailako bikote finalista bat Oiartzungoa izango da, bai ala bai. Izan ere, Markos eta Bereziartuak final laurdenetako partida irabazi zuten, eta Mitxelena eta Arzallus herrikideak izango dituzte arerio.

Larunbat goizean arituko dira elkarren kontra, Madalensoron, eta lau txapelketetako finalak ekainaren 3an jokatuko dituztela gogorarazi du Giriziak.

Emakumeen Txapelketa

  • Mendizabal — Aizpuru / Agirre — Ugartemendia: 25-24 (finalerdiak).

Hirugarren Maila

  • Cabaleiro — Arruti / Markos — Bereziartua: 13-25 (final laurdenak).

Bigarren Maila

  • Aldalur — Contreras / Berho — Merindano: 14-25 (finalerdia).

Lehen Maila

  • Antxordoki — Martikorena / Epelde — Erleaga: 25-21 (finalerdia).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.