Hamaika proiektu berritzaileren topaleku
dbSariak iniziatibaren hamargarren ekitaldia egingo dute ostiralean Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuak antolatuta institutuaren kiroldegian 10:00etan hasita.
dbSariak iniziatibaren hamargarren ekitaldia egingo dute ostiralean Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuak antolatuta institutuaren kiroldegian 10:00etan hasita. Sarien bidez STEAM diziplinak—zientzia, teknologia, ingeniaritza, ekintzailetza, artea eta matematika— bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikasleen artean sustatzea du helburu Don Boscok. Hala azaldu dute sarien hamargarren ekitaldia aurkezteko David Muñoz Ugartemendia eta Auritze Etxezarreta Olano dbSarien koordinatzaileek eta Amaia Osanbela Zubiarrain dbSarien komunikazio arduradunak gaur egindako agerraldian.
Ekitaldiaren babesle diren Gaiako Cristina Murillo Gomez eta Indart 3Dko Ivan Sardon Barbero ere izan dira agerraldian. Pycseca eta Papresa ere babesle dira.
Parte hartuko duten ikasle, irakasle eta profesionalek beren proiektu berritzaile eta sortzaileak erakutsiko dituzte ostiraleko hitzordu horretan.
“Hunkituta” azaldu ziren antolatzaileak: “Gure ikasleek STEAM diziplinekiko talentua eta grina erakuts dezaten plataforma bat eskaintzeagatik. Espero dugu gazteagoak inspiratzeko balio dezan ekitaldiak, dituzten interesak aztertu eta horietan sakontzeko lagungarri izan dadin”.
Don Boscok ikasleak egungo munduaren erronketarako prestatzeko duen konpromisoaren erakusgarri dira sariak antolatzaileen hitzetan: “dbSariak bezalakoen bidez institutuak gazteen talentua eta sormena bultzatu nahi ditu, berrikuntzan eta ekintzailetzan oinarritutako etorkizunerako prestatuz. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen klik eginda kontsulta daiteke.
Hainbat arlo eta sari
Proikto ON txapelketan DBHko Orereta Ikastola, Tolosako Herrikide, eta Orioko Ikastolak hartuko dute parte; batxilergoko Anunciata ikastetxeak; eta Lanbide Heziketako Don Bosco Institutuko Erdi Mailako Soldadura eta Instalazio Telekomunikazioak zikloek hartuko dute parte, eta Goi Mailako Mantentze Lan Elektronikoa eta Farmazia produktuen Fabrikazio ziklokoek hartuko dute parte.
dbBots txapelketan, berriz, Lasalle Berrozpe, Don Bosco eta Lekeitioko Azkue ikastolak hartuko dute parte. droneBosco txapelketan hainbat norbanako zein momentuan izena ematen duten ikastetxeek hartuko dute parte.
DiseinuONek irabazlea badu jada, eta irudi horrekin egin dituzte kartelak eta kamisetak. Ceinproko Patricia Escribanok egin du diseinu irabazlea. Azkenik, Ekintzailedbren gaineko informazioa, ostiralean bertan zabalduko dute, “txapelketa polita izango da”.
Denera, DBHn egindako sei proiektu izango dira ostiralean ikusgai, eta sei robot lerro jarraitzaile; batxilergoko hamar proiektu; Lanbide Heziketako Erdi Mailako sei proiektu, eta Goi Mailako hamabost.