Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Elixabete Murua Mindegia (EAJ Errenteria-Orereta)

"Herri honek behar duen susperraldi ekonomikoa eta kohesio soziala garatzeko alderdirik egokiena gara"

EAJ udal taldearen bozeramaile izan da Elixabete Murua Mindegia 2019-2023 agintaldian, eta oposizioan jardun du. Bera da jeltzaleen alkatetzarako hautagaia maiatzaren 28ko hauteskundeetan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/24

Zergatik eman behar diote botoa herritarrek zuk ordezkatzen duzun proiektu politikoari?
Herri honek behar duen susperraldi ekonomikoa eta kohesio soziala garatzeko alderdirik egokiena garela uste dudalako. Bestalde, EAJren ekintza politikoa modu arduratsu eta eraikitzaile batean egiteko proposamena jartzen dugu mahia gainean, gobernantza irekiaren ereduarekin, herritarrekin partekatutako gobernantza batekin. Horrekin batera, beste erakundeekin ere proposatzen dugun elkarlana izango delako gure ekintza politikoaren ardatz, beti ere gure gizarte funtzio bokazio hori alde batera utzi gabe.

Nahi dugun herria behar dugun herria, herritarrekin batera landu nahi dugulako eta egin nahi dugulako.

Alkate bazara zein izango da egingo duzun lehenengo gauza?
Errenteriarren interesen defentsa helburu duen talde ahalik eta sendoena osatzea izango da.

Populazioaren %25 65 urtetik gorakoa da. Eros ahalmena bermatzeko pentsio nahikoak ere ez dituzte kasu askotan, zer esanik ez emakumeak diren pentsiodunen kasuan. Zein politikak jarriko dituzue martxan adinekoei erantzuteko?
Argi daukagu gizartearen erronka nagusietako bat gizartearen zahartzea dela. Hurrengo urteetan erronka nagusi bezala hori daukagu. Gure helburua da, zahartzaroa ahalik eta aktiboen eta ahalik eta osasungarrien izan dezaten adinekoek, horri begira, neurri ezberdinak jarriko ditugu indarrean. Alde batetik zahartzaro aktiboa sustatzeko programak aurreikusi ditugu, bakardadeari aurre egiteko ekintza eta programa zuzenak ere, hori ere, beste erronketako bat delako. Bizitza osorako etxebizitzak jaso ditugu gure programan ere bai, adinekoak ere ahalik eta denbora gehien eman dezaten beren etxetan beraien bizitza garatzen. Gainera, txertatu nahi dugu zehar lerro gisa, gure udal politiketan adinekoen ikuspuntua hirigintza lantzeko unean, herri lagunkoi bat sortzea, beraiek ere gure politiketan izan dezaten zehar lerro bezala egindako lanketa departamentu ezberdinetan, eta ez bakarrik adinekoentzako politiketan.

Hamar Errenteriarretik batek egiten du euskaraz kalean. Ezagutza %42koa eta erabilera %10,9koa. Neurririk aurreikusi duzue erabilera sustatzeko?
Gure alderdiarentzat beti izan da puntu garrantzitsu bat euskara, gure nortasunaren ikur den heinean. Ezagutza mailak gora egin arren, kezkatzen gaitu pixka bat beherakada horrek, kalean ez hitz egiteak edo harremanetan ez hainbeste erabiltzeak. Horri erantzuteko, ekimen bat sortu dugu, Euskara Jaldi hadi plazara deitzen da eta bertan, hainbat ekintza planteatu ditugu. Batetik udalean martxan den plan estrategikoa garatzen jarraitzea, euskara ikasteko doakotasun unibertsalerantz urratsak egitea, eta merkataritza eta ostalaritzarekin ikastaroak antolatzea.

Euskalgintzako eragileak denak lerrokatuta egotea bilatuko dugu, norabide berean lan egiteko aztertuz fokua non jarri behar dugun, elkarlana sustatu behar dugu eragile horiekin, eta besteekin, berriz, kirol elkarteak izan, kultur elkarteak izan euskararen erabilera sustatzeko neurriak ezarri. Inportantea iruditzen zaigu euskara sustatzea eremu ezberdinetan, azkenean kalean hitz egiten ez bada eremu ezberdinetan ez delako erabiltzen da, aisialdian askotan ez dugulako erabiltzen. Bada horri begirako politikak ere planteatzen ditugu.

Herri bat, 15 auzo. Zein garrantzia dute auzoek zuk ordezkatzen duzun proiektu politikoan?
Auzo bizigarriak egitea da gure helburua. Laburbilduz, auzoak biziberritzea, irisgarritasuna bermatzea eta zerbitzuak hobetzea. Badakigu auzoak oso ezberdinak direla beraien artean eta auzoa bakoitzerako beharrei zuzendutako politikak ere garatu beharko direla, baina orokorrean, goialdean dauden auzoetara irisgarritasuna hobetzea proposatu dugu. Egia da neurriak inplementatzen joan direla azkeneko urteetan, baina gero, auzo barruan ere proposamenak planteatzen ditugu: espaloiak beheratzeko irisgarriak izateko, auzo barruan mugikortasun egokia planteatzea, eta auzoetara joateko arrapala mekanikoak ere aurreikusi ditugu, batez ere. Udal zerbitzuen deszentralizazioa ere planteatzen dugu, auzoetan bertan gauzak kudeatu ahal izateko eta horretarako toki erreferentzialak eduki behar dira. Kaleak garbitzea, auzoak garbitzea, ekipamendu berriak egitea ere proposatu dugu.

Alkatetza erdiesteko edo eroso gobernatzeko alderdi arteko itunak aurreikusi dituzue. Norekin?
Lehenik eta behin egingo duguna herritarrek emandako botoak aztertzea izango da. Badirudi badagoela herria antolatzeko nahi bat, hitzarmenen inguruko aurreikuspen bat, susmoa bai behintzat. Guk emaitzak ikusita, gure proiektua mahai gainean jarriko dugu, eta behin programak eta ekintzak aztertu ondoren, erabakiko dugu. Denekin hitz egiteko prest gaude. Programa eta ekintzak izango dira gakoa hitzarmenetarako, ez dugu ezer aurreikusia.

OARSO BIDASOKO HITZAk herri guztietako alkategaiei egindako elkarrizketak publikatuko ditu. Hautagai horiek HITZAk emandako galdetegi bat erantzun dute, eta herri bakoitzeko alkategai guztiei galdera berberak egin zaizkie. Elkarrizketak 2019ko udal hauteskundeen emaitzen arabera publikatuko ditu HITZAk, boz gutxien jaso zituen alderditik hasita, gehien bere egin zituenera arte.

Honakoa Errenteria-Oreretako hirugarren elkarrizketa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.