Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Inoiz baino "kaletartuago" dator Eztena

Eztena Antzerki jaialdiaren barruan hiru tailer antolatu dituzte. Horietarako izena hilaren 31 baino lehen eman behar da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/24

Kalearen gaitik abiatuta dator Eztena Antzerki Jaialdia, antolatzaileek azaldu dutenez, “inoiz baino kaletartuago” heldu, gainera. Ekainaren 9, 10 eta 11n arte eszenikoen menpe izango da Errenteria-Orereta, eta hiru egun horietan zehar, ikuskizunak, performance kolektiboak eta astean zehar egingo dituzten tailerren erakustaldiak ikusi ahal izango dira Zumardian, Lekuona Fabrikan, Niessen auditorioan eta Erdialdeko kaleetan.

Honakoan kaleetan badenarekin eta kalean ikusten ez denarekin lan egin nahi dutela azaldu dute, “kalera atera esaten dugunean, kalera sartzen ari garela esan genezake. Eguneroko kaleko hartu emanei eta arteak kalean  duen presentzia beharrari keinu egin nahi diegu aurten”.

Hamalau urte dira Eztena jaialdia sortu zutenetik. Edukietan, formetan zein antolakuntza moduetan arriskuak hartzen zituztenei plaza bat eskaintzea zuen helburu; horretan tematu dira ekitaldi hauetan guztietan eta lortu dutenik ezin da uka. Urte horietan guztietan zuzendaritza lanetan aritu den taldeak esperimentu berria egitea erabaki du aurten jakinarazi dutenez, eta arrisku berri bat hartu: “Eztena jaialdiko antolakuntzan aritu diren eskarmentudunek, arte eszenikoen munduan dabiltzan hainbat gazteri utzi diete aurtengo edizioa martxan jartzeko ardura”. Hortaz, aurtengoa, Eztenako lan talde beteranoak eta gazteak, Zizt kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak osatu dute aurtengo ekitaldia.

Horraino aurreratu dutena antzerki jaialdiaren gainean, beste guztia ezagutzeko pixka bat itxoin beharko da oraindik, hilaren 31n egingo baitute aurkezpen agerraldia. Bien bitartean, zabalik dagoena da antolatu dituzten hiru ikastaroetarako izena emateko epea. Ekainaren 5etik 10era bitartean egingo dituzte hirurak, eta hilaren 31 da izena  emateko azken eguna.

Ekintzak eta lekuak soinutu tailerra emango dute Myriam Rzm eta Garazi Gorostiaga, soinuarekin edota musika elektronikoarekin nolabaiteko erlazioa duten pertsonei zuzendutakoa. Oreretako kaleetan egingo dute eta euria eginez gero, koldo Mitxelenako jolastokian, ekainaren 9an, 10:00etatik 14:00etara. Momentua bizi, espero ez dugun gorputz baterantz tailerra emango dute Koldo Arostegi eta Eneko Gilek, eta inprobisatzen lagunduko duten jarraibideak praktikatzeko gunea izango da. Ekainaren 5rtik 8ra 16:00etatik 20:00etara izango da Dantzagunean.

Azkenik, Gorputzak pasieran tailerra emango dute  Marina Suarez eta andrea Berbois, eta gorputza eta paisaiaren harremana landuko dute. Lekuona Fabrikako sorlekuan izango da ekainaren 6tik 8ra, 16:00etatik 20:00etara.

Izena emateko egin klik hemen eta ikuskizunetarako gonbidapenak eskuratzeko berriz, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.